Itxi

Koronabirusa

PCR proba egin beharko dute hilaren 18an Bilboko Back&Stage diskotekan egon zirenek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Uztailaren 18an dantzaleku horretan egon ziren pertsona guztiei egingo die proba Osakidetzak. Horretarako, karpa bat ezarriko dute Bilboko Basurtu ospitalean, ostiral honetan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Iragan uztailaren 18an Bilboko Back&Stage dantzalekuan egon ziren pertsona guztiek PCR proba egin beharko dute.

Basurtu ospitalean ostiral honetan ezarriko duten karpa batean egingo ditu PCR proba guztiak Osakidetzak.

Aurretik, baia, hitzordua eskatu beharko dute proba egin nahi dutenek, 94 600 66 66 telefono zenbakira deituta.

Osakidetzaren aginduei men, COVID-19aren sintomaren bat dutenek (sukarra, arnasteko zailtasunak, usaimen arazoak, eztarriko mina) osasun zentora deitu eta etxean geratu beharko dute, bakartuta.

Osasun Sailak lasaitasun mezua helarazi du, neurriak "badaezpadakoak" direla argi utzita.

Albisteak (2)

Bideoak (1)