Sasoikako langileak
Nafarroak PCR probak egingo dizkie sasoikako langileei
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Neurriak 1.000 laguni eragitea espero da, sasoikako langile guztiei eragingo die.
Nafarroak sasoikako langile guztiei PCR probak egingo dizkie. Gainera, positiboa emanez gero langileari isolamendua bermatzeaz, osasun babesa emateaz eta lan-baja izateaz arduratuko da Nafarroako Gobernua. Bestalde, enplegatzaileei, erantzukizunpeko adierazpen bat sinatzera behartuko ditu, osasun- eta lan-baldintza egokiak eta datuen egiazkotasuna zaintzeko.
Neurriak 1.000 lagun ingururi eragitea espero da eta beste herrialde edo autonomia erkidegotatik datozen sasoikako langile guztiei egingo zaizkie probak. Baita Nafarroan egonda, azken bi hilabeteetan beste nekazal kanpainetan egon direnei ere bai.
Carlos Artuondo Osasuneko zuzendari nagusiak adierazi duenez, proba "kontratua eduki eta berehala" egingo da, langilea "lanean hasi aurretik", eta ezinbestekoa izango da lan prestazioa jasotzeko. Proba Osasun Sailak ordainduko du, hortaz, langileek ez dute ezer ordaindu beharko.
Esan bezala, Osasun Sailak positiboa ematen duten pertsonen isolamendua eta ostatua bermatuko die eta lan baja izango dute langileek. Erabaki hau inork proba egiteko "beldurrik ez izatea" bermatzeko asmoz hartu da.
Protokoloa oraindik indarrean ez dagoen arren, Tuterara fruta biltzera etorri diren 84 langileri PCR probak egin dizkiete gaur goizean.
Erresoluzioa aste honetan zehar sinatzea espero da eta datorren asterako indarrean egotea nahi dute.