Itxi

Eraikina husteko operazioa

Abokatua: 'Administrazioarekiko prozesuen bermeak hautsi dituzte'

Erredakzioa

Angel Esnaola abokatuak, eraispena legez kanpokoa izan dela uste du eta "auziak jarraitzen duen bitartean eraikina ezingo dela bota" esan du.

Angel Esnaola abokatuak Bilboko Kukutza gaztetxea behera botatzea geldiarazi du. Kasu honetan Bilboko Udalak "administrazioarekiko prozesuaren berme guztiak hautsi" dituela esan du.

Guztira 30 pertsona atxilotu dituzte eta hiru zauritu izan dira gaur goizean Bilboko Errekalde auzoko gaztetxea husteko operazioan, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Esnaolak Bilbon egindako prentsaurreko batean esan duenez, poliziek "neurriz kanpo" jokatu dute.

Abokatuak azaldu duenez, eraikina ez botatzearen kautelazko neurria, epaileak "hirigintzako prozesuan irregulartasunak" egon daitezkela uste duelako izan daiteke.

Honez gain, Eusko Jaurlaritzak eraikuntza honek babesa merezi duen aztertuko duela esan du bere interes arkitektonikoa dela eta. Horrek ere gaztetxea behera botatzea saihestu lezake.

"Nire ustez eraikana botatzea ez da legezkoa eta bihar eraikina ez botatzeko epailea konbentzitzen saihatuko naiz. Auziak jarraitzen duen bitartean ezin izango da eraikina behera bota", esan du abokatuak.