Itxi

KORONABIRUSA

Fokuekin lotutako 1.000 PCR proba baino gehiago Algortan eta ia 300 Gasteizen

EITB.EUS

Leer en Castellano

Urdulizko ospitalean 400 PCR proba egin zituzten atzo Algortako Bikain tabernako bezeroen artean. Gaurko 620 pertsona daude deituta.

Sagartoki taberna. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

Urdulizko Ospitalean 400 PCR proba egin zituzten atzo, Algortako (Bizkaia) Bikain tabernako bezeroen artean egiten ari diren baheketa dela eta. Gaur, 620 pertsonak daukate hitzordua proba egiteko.

Gasteizko Sagartoki eta Oh Malbec tabernen fokuei dagokienez, 133 eta 152 PCR proba egin dira orain arte, hurrenez hurren.

EAEn, 510 positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan PCR proben bidez. Zehazki, Euskadin baieztatutako kasu berrietako 292 Bizkaian atzeman dituzte, 92 Gipuzkoan eta 112 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren 10 pertsonek positibo eman dute azken orduetan.

Halaber, gaitza atzemateko 6.617 PCR egin zituzten atzo, Osasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, berriz, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da.

Albisteak (3)