EPPKaren iragarpena
ETAren desagertzea eskatzeko esan die Barredak presoei
Erredakzioa
Horrelako iragarpenek "nahasmena" sortzen dutela dio Barredak. PPren esanetan, egindako mina aitortzea beharrezkoa da.
Leopoldo Barreda PPko legebiltzarkidearen esanetan presoei "ETAren behin betiko desagerpena" eskatzeko exijitu behar zaie.
"Justiziarekin kolaboratzea eta egin duten minaren aitorpena" beharrezkoak direla gaineratu du. Beste guztia alperrikako zorabioa dela adierazi du Barredak.