Itxi

KORONABIRUSA

Hauek dira Eusko Jaurlaritzaren neurri orokorrak osasun larrialdirako

EITB.EUS

Leer en Castellano

Besteak beste, garraio publikoa 01:30ean amaituko da, barrako zerbitzua baimenduta egongo da betiere pertsonak eserita badaude, eta diskotekak, dantza-lekuak zein pubak ixteko agintzen da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Eusko Jaurlaritzak osasun larrialdia ezarri zuen astelehen honetan. Hala, Iñigo Urkullu lehendakariak osasun krisiaren "aginte bakarra" bere gain hartu, eta ostiralean ministerioak eta autonomia erkidegoek adostutako neurriez gain beste batzuk hartzeko aukera izango du.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak agerraldia egin du astearte honetan, koronabirusaren hedapena geldiarazteko Eusko Jaurlaritzak hartuko dituen neurri berriak iragartzeko.

Hauek dira Euskal Autonomia Erkidegoan ezarriko diren neurriak:

1) Pertsonen bilerak:

· Kalean, eta ostalaritza zein gastronomia lokaletan (tabernak, jatetxeak eta txokoak) eta aisialdiko establezimenduetan gehienez ere 10 laguneko taldeak osatu daitezke.

· Esparru pribatuan, 10 pertsona baino gehiago ez elkartzeko gomendioa.

· Debekatuta dago jarduera oro lonjetan eta antzeko ezaugarriak dituen beste edozein lokaletan.

· Gaubeiletan eta ehorzketetan, gehienez, 30 pertsona egon daitezke, bai barruan, bai kanpoan.

· Nahitaezkoa da PCR proba egitea egoiliar berri guztiei eta zentro soziosanitarioetan oporretatik lanera bueltatzen diren langile guztiei, gehienez 72 ordu lehenago.

· Zahar-etxeetan, bisitak ordubetekoak izango dira gehienez, egunean behin, eta pertsona bakar batekoak. Neurri horiek salbuetsi ahalko dira bizitzaren amaierako prozesuan.

2) Kanpoko jarduera:

· Federatu gabeko jarduera fisikoa eta kirol-jarduera, aire zabalean, bakarka edo taldeka egin ahalko da, kontaktu fisikorik gabe eta gehienez 10 pertsonako taldeetan.

· Turismo aktiboko eta naturako jarduerak gehienez 10 pertsonako taldeetan egin ahalko dira.

· Aisialdi-zentroetan eta akuarioetan gehienez 10 laguneko taldeko bisitak.

· Botiloia egiteko berariazko debekua.

· Igerileku publiko edo pribatuetako edukiera % 60ra murrizten da, eta 3 ordutik gorako egonaldiak debekatzen dira.

· Debekatuta dago eremu publikoetan erretzea, erretzaileak ezin badu bermatu pertsonarteko gutxieneko distantzia 2 metrokoa izango dela. Maskara kea arnastu eta botatzeko bakarrik kenduko da.

3) Ostalaritza (tabernak, jatetxeak eta txokoak):

· Barruko zein kanpoko kontsumoa: gehienez 10 pertsona mahai edo mahai multzo bakoitzeko, beti eserita, mahai bateko bezeroaren eta hurrengoaren artean 1,5 metroko distantzia mantenduz.

· Establezimendu horiek ezingo dute 60 laguneko edukiera gainditu, eta eserita kontsumitu beharko da beti.

· Barrako zerbitzua: egotea eta kontsumitzea baimenduta dago, betiere pertsonak eserita badaude eta pertsonen arteko segurtasun-tartea mantentzen badute.

· 01:00etan itxi beharko dituzte ateak. Ezin izango da bezerorik sartu eta ezin izango da kontsumiziorik eman 00:00etatik aurrera.

· Diskotekak, dantza-aretoak eta pubak erabat ixtea.

· Hotelen zein turismo-ostatuen gune komunetako edukiera % 60ra mugatzen da.

· Buffetak eta cocktailak, 10 pertsonako taldeetan eta eserita.

· Animazioko, kiroleko eta taldeko jarduerak, gehienez 10 pertsonako taldeetan.

4) Garraio publikoa:

· Garraio publikoa gauean amaituko da, establezimenduetan egon diren pertsonei arreta emateko, eta 01:30etik aurrera ez da zerbitzurik eskainiko.

· Bi ordu baino gutxiagoko bidaia egiten duten garraio publikoko ibilbideetan debekatuta dago elikagaiak hartzea, baina edariak har daitezke.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.

Albisteak (3)

Bideoak (1)