Itxi

Zurriola hondartzan

COVID-19an positibo eman duen emakume bat atxilotu dute Donostian, surfean ari zela

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

12:00ak aldera abisu bat jaso du Ertzaintzak, kutsatuta dagoen eta etxean egon behar zukeen emakume bat Zurriola hondartzen surf egiten ari zela ohartarazteko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

COVID-19an positibo eman duen eta etxean isolatuta egon beharra zeukan emakume bat atxilotu du Ertzaintzak astelehen honetan Donostian, Zurriola hondartzan surf egiten ari zela, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ertzaintzak 12:00ak aldera jaso du abisua, eta atxilotuak konfinatuta egon beharra zeukala egiaztatu ostean, hondartzara joan dira agenteak. Behin hara iritsita, uretatik aterarazi dute gaztea.

Emakumeak, ordea, ez die ertzainen oharpenei kasurik egin. Ordubete geroago, itsasotik atera da. Han, hainbat agente zituen zain; horietako batzuk uniformearekin zeuden eta beste batzuk buzoekin eta COVID-19tik babesteko materialarekin, sare sozialetan argitaratu duten bideo honetan ikus daitekeenez.

Esan bezala, agenteei jaramonik egin gabe alde egiten saiatu da emakumea. Alabaina, atxilotu egin dute, desobedientzia delitua egotzita.

Segurtasun Sailak zehaztu du desobedientziagatik atzeman dutela, baina isolamendua ez betetzeagatik ere zigorra jasoko duela.

Bideoak (1)