2020-2021 ikasturtea
"Gutxiegi" nota jarri dio Steilasek ikasturte hasierari
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ohar baten bidez, sindikatuak ziurtatu du orokorrean ikastetxeetako langileek ez dutela "modu seguruan" lan egiteko baliabiderik izan.
Steilas sindikatuak "gutxiegi" nota jarri dio ikasturte berriko lehen egunari, ikastetxeetako langileen segurtasuna bermatzeko baliabiderik egon ez dela iritzita.
Ohar baten bidez, sindikatuak salatu egin du ikastetxeetako langileen egoera, eta "modu seguruan" lan egiteko ez baliabiderik ezta bermerik ere ez dutela argudiatu du.
Steilasek jakitera eman duenez, eskoletako langileak "Osasun Sailak bete ez duen lana egiten ari dira eta gogor lan egin dute ikasleek ikasturte-hasiera ahalik eta atseginena izan dezaten. Hortaz, eskertzekoa eta zoriontzekoa da langileen jarrera eta erantzukizuna, baita ikasleen gurasoena ere”.
Sindikatuak bereziki gaitzetsi du hezkuntza bereziko langileen egoera, batez ere, fisioterapian dabiltzan adituena, izan ere, "Hezkuntza Sailak alboratu egin dituela eta hauek babesteko neurriak bidali ez dituela" salatu du.