Koronabirusa
Soraluze BHI ikastetxea itxi dute, irakasle batek positibo eman duelako
EiTB.EUS
Oraindik ez dute argitu datorren astean zer gertatuko den, baina, dirudienez, irakasle horren gertukoei PCR proba egin eta emaitzak jakin arte ez dute ikastetxea irekiko.
Soraluze BHI ikastetxea itxi dute, irakasleetako batek COVID-19a atzemateko PCR proban positibo eman duelako. Zuzendaritzak atzo gauean jakinarazi zien ikasleei ostiral honetan ez da klaserik egongo. Oraindik, baina, ez dute argitu datorren astean zer gertatuko den.
Esan bezala, ostegunean jaso zuten abisua institutu horretako ikasleek, zuzendaritza taldeak Inika aplikazioaren eta mezu elektronikoen bidez bidalitako oharrari esker.
Ohar horrek dio, Osasun Publikoko zuzendariaren aholkuei men, irailaren 11n, gutxienez, zentroa itxi egingo dutela, ikastetxe horretako langile batek PCR proban positibo eman duelako.
Plaentxia.eus Soraluzeko webgune komunitarioak zehaztu du positibo eman duen irakasle horren gertukoei PCR probak egin beharko dizkietela orain, eta ikastetxea zarratuta egongo dela horien emaitzak ezagutu eta Osasun Publikoko zuzendariaren baimena izan arte.