Koronabirusa
30 ikastetxetan atzeman dituzte agerraldiak, eta horietako lau itxi egin dituzte
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ostiral honetan itxita dauden zentroak honakoak dira: Gasteizko Katagorri haur eskola, Zaldibarko eskola publikoa, Mungiako Bentades ikastetxea eta Amezketako Zumadi ikastola.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 30 ikastetxetan detektatu dituzte koronabirus agerraldiak, eta horietako lau ixtea erabaki dute, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburu berriak ostiral honetan jakinarazi duenez.
Gaur itxita dauden zentroak honakoak dira: Gasteizko Katagorri haur eskola, Zaldibarko eskola publikoa, Mungiako Bentades ikastetxea eta Amezketako Zumadi ikastola.
Bildarratzek esan du ezinezkoa dela arriskua % 100ean desagerraraztea, eta zehaztu du hezkuntza komunitatean eman diren kasu positiboen % 80tan heldu batek kutsatu dituela ikasleak.
Halaber, lasaitasunerako deia egin du, pandemiak eragindako egoera honek luze joko duela iritzita. "Astero ikasgela bat edo ikastetxe bat itxiko da, baina garrantzitsuena kasuen jarraipen zorrotza egitea da eta eskola presentzialak mantentzea", azpimarratu du.