KORONABIRUSA
Makrobotiloia desegin dute Altsasun, eta karpa, edariak eta bozgorailua hartu dituzte
AGENTZIAK| ERREDAKZIOA
Santa Luzia izeneko parajean festa egiteko asmoa zegoela jakin zuten Foruzaingoak eta Guardia Zibilak. Bertaratzean, korrika ihes egin zuten parte hartzaileek, eta bertan utzi zuten material ugari.
Altsasuko Udaltzaingoak, Nafarroako Foruzaingoak eta Guardia Zibilak makrobotiloia desegin dute bart Altsasun. Ez dute inor identifikatu, baina hainbat material konfiskatu dute: desmuntatu zitekeen karpa, potentzia handiko bozgorailuak, ekipo elektrogenoa eta hainbat edari.
Santa Luzia izeneko parajean festa egiteko asmoa zegoela jakin zuten Foruzaingoak, Guardia Zibilak eta Udaltzaingoak. Hala, hiru polizia taldeen artean koordinatutako dispositiboa jarri zuten martxan, festa ospatu ez zedin.
Agenteak bertaratzean, korrika ihes egin zuten parte hartzaileek.
Han zegoen materiala konfiskatu eta Altsasuko Guardia Zibilaren kuartelera eraman zuten.