Koronabirusa
1.523 ikasle isolatuta daude jada Nafarroan, azken orduetan 46 talde konfinatu ostean
Agentziak | Erredakzioa
Ildo horretatik, une honetan Nafarroan isolatuta duaden ikasleen kopurua % 2,44 da Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiekiko (61.450 ikasle guztira).
Nafarroako hezkuntza-sare publiko eta itunduetako Haur eta Lehen Hezkuntzako 46 eskola-talde konfinatu dituzte azken orduetan, 946 ikasle guztira, koronabirusean positibo eman duten kasu batzuk atzeman ondoren. Gauzak horrela, dagoeneko 1.523 ikasle daude isolatuta guztira Foru Erkidegoan, berrogeita hamar bat ikastetxetan atzemandako COVID-19 kasuen eraginez.
Larunbatean isolatu zituzten aurreneko ikasleak, eta Nafarroako Gobernuak atzo arratsaldean jakinarazi zuen 36 ikastetxetako 46 eskola-talde gehiago konfinatu behar izan dituztela, alegia, 946 ikasle.
Ildo horretatik, une honetan Nafarroan isolatuta duaden ikasleen kopurua % 2,44 da Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiekiko (61.450 ikasle guztira), eta etxean egon behar duten eskola-taldeak % 2,24 dira Nafarroako ikastetxeetan dauden Haur eta Lehen Hezkuntzako 3.386 taldeekin alderatuta.