2020-2021 ikasturtea
Jaurlaritzak 623,5 milioi euro bideratuko ditu hezkuntza itunetara
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gobernu Kontseiluak astearte honetan egindako bileraren ostean, Bingen Zupiria bozeramaileak azaldu du 314 ikastetxe pribatu daudela itun horietan: Arabako 34 zentro, Bizkaiko 160 eta Gipuzkoako 120.
Eusko Jaurlaritzak 623,5 milioi euro bideratuko ditu, ikasturte honetan, hezkuntza itunetara. Unibertsitatez kanpoko 7.159 ikasgelatara zuzenduko dute, beraz, diru kopuru hori.
Gobernu Kontseiluak astearte honetan egindako bileraren ostean, Bingen Zupiria bozeramaileak azaldu du 314 ikastetxe pribatu daudela itun horietan: Arabako 34 zentro, Bizkaiko 160 eta Gipuzkoako 120.
Hain zuzen ere, irakaskuntzan egindako gastua finantzatzen dute hezkuntza itunek, eta ikastetxe bakoitzean sortutako ikasle talde kopuruaren arabera kalkulatzen dute zentro pribatuetara bidali beharreko zenbatekoa. Hori horrela, langileen soldatetarako (irakasleak zein ikastetxeetako beste beharginak) eta zentroen eguneroko funtzionamendurako erabiltzen dute Jaurlaritzak emandako dirua.
Bestalde, Ikasikerren 200 ikerketa beka laguntzeko, 300.000 euro bideratzea onartu du Jaurlaritzak. Euskal unibertsitate sistemari eta ikerketa zentro ezberdinei lagundu nahi dieten ikasleei zuzenduta daude beka horiek.
Egitasmo horren helburua da unibertsitarioak oinarrizko ikerketaren eginkizunetan barneratzea. Deialdian, beka kopurua handitu eta 40 dira guztira.