Itxi

KORONABIRUSA

Pandemiak 150 milioi haur gehiago eraman ditu pobreziara

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

150 milioi haurrek ezagutzen dute "pobrezia multidimentsionala", familien diru-sarrerak gorabehera, elikadura, hezkuntza, osasuna, etxebizitza, garbitasun eta ur premien gabezia ere islatzen duena.

Neskatoa. Egilea: SAVE THE CHILDREN

Osasun larrialdia eragiteaz gainera, gizarte mailako larrialdia ere ekarri du COVID-19ak; izan ere, gaur egun 150 milioi haurrek ezagutzen dute "pobrezia multidimentsionala", familien diru-sarrerak gorabehera, elikadura, hezkuntza, osasun, etxebizitza, garbitasun eta ur premien gabezia ere islatzen duena.

Haurren Laguntzarako Nazio Batuen FuntsaK (UNICEF) eta Save the Childrenek elkarlanean egin duten azterketa baten arabera, 1.200 milioi haur daude pobrezian mundu osoan, koronabirusaren pandemia hasi aurretik zegoena baina % 15 gehiago.

Aipatu bi erakundeek uste dute oinarrizko beharretatik bati gutxienez uko egin behar izan diola % 45ak, gutxi gorabehera. Beldur dira, gainera, ondorengo hilabeteetan egoerak okerrera egingo ote ez duen. Izan ere, positiboen kasuak geroz eta gehiago dira ia herrialde guztietan.  

"Krisiaren amaieratik baino, hasieratik gertuago" gaudela uste du Henrietta Fore UNICEFeko zuzendari exekutiboak. "Pobreziatik irteteko puntuan zeuden zenbait familia berriz ere zulora erori" direla ere esan du, eta gaineratu du aurretik sekula izan ez duten gabezia mailetara ere iritsi direla pertsona asko.

Inger Ashing, Save the Children-eko zuzendari exekutiboak, berriz, fokua hezkuntzan jarri du. "Hezkuntzara sartzeko aukera ez duten haur horiek, ziur asko, lanerako esplotatuko dituzte" edo "ezkontza goiztiarra izango dute", esan du. "Haurren belaunaldi oso bat pandemia honen biktima" izatea onartezina dela gaineratu du, eta horregatik, guzti hau lasaitze aldera, gobernuei lan egiteko eskatu die.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.