Itxi

KORONABIRUSA

Ehunka pertsonak erresidentzia "seguruak eta duinak" aldarrikatu dituzte Bilbon

EITB.EUS

Leer en Castellano

COVID-19aren ondorioz egoitzetan izandako heriotzak eta kutsatzeak salatu dituzte, eta neurriak lehenbailehen hartzeko eskatu diote Bizkaiko Aldundiari.

Your browser doesn’t support HTML5 video

COVID-19aren pandemiaren bigarren olatu betean Bizkaiko erresidentzietan bizi duten egoera salatzeko, kalera atera dira pentsiodunak eta adinekoen egoitzetan bizi direnen senideak.

Bizkaiko Pentsiodunen Elkarteak eta Babestu plataformak deituta, manifestazioa egin dute Bilbon, 12:00etan, Plaza Biribiletik eta Moyua Plazatik abiatuta, eta Aldundiaren atarian amaitu da martxa, elkarretaratze batekin.

Abuztutik, Bizkaiko erresidentzietan koronabirusarekin 45 pertsona hil eta 300 baino gehiago kutsatu izana "ulergaitza" da protestaren deitzaileen iritzian, eta prebentzio neurriek eta ikuskapenek "huts egin" dutela adierazi dute. Hori dela eta, "babes neurriak berehala" hartzeko exijitu diote Aldundiari.

Egoiliarren eta erresidentzietako langileen "osasuna bermatzeko baliabide gehiago" ezinbestekoak direla aldarrikatu dute gaurko manifestazioan; besteak beste, azpiegitura asko kutsatzeei aurre egiteko ez daudela behar bezala egokituta adierazi dute, eta langile gehiago kontratatzeko premia nabarmendu dute. 

Bestalde, egoerari buruzko azalpen publikoa eskatu diote Unai Rementeria Bizkaio diputatu nagusiari. "Pandemiaren lehen olatuan ezarritako protokoloek zergatik huts egin duten jakin nahi dugu", esan dute.

"Autokritika" egin eta "protokoloak" berrikusi behar direla uste dute, orain arte hartutako neurriak "ez direlako nahikoa izan".

Ana Ordoñez pentsiodunen mugimenduko eledunaren hitzetan, erresidentzien "eredu berri bat" jarri behar da martxan, eta horretarako "gizarte eragileen iritzia" kontuan hartu behar da.

Albisteak (4)

Bideoak (1)