Itxi

Koronabirusa

Jaurlaritzak adinekoen egoitzetan COVID-19ari aurre egiteko protokolo berria egin du

EITB.EUS

Leer en Castellano

Horren arabera, erabiltzaileek gertukoenen bisitak jaso ahalko dituzte eta kalera irten ahalko dira, espazio irekiak lehenetsita.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Eusko Jaurlaritzak zentro soziosanitarioetan COVID-19aren Zaintzarako eta Kontrolerako Protokoloa onartu du gaur, Gotzone Sagardui Osasun sailburu berriak iragarri duenez

Sagarduik prentsaurrekoa eskaini du gaur Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramailearekin batera, gobernu bileraren ondotik. Dokumentua hiru foru aldundiekin eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailarekin batera osatu du Osasun Sailak, eta ekainean onartutakoa bateratu eta eguneratzen du.

Sagarduik azaldu duenez, bi irizpide hartu dituzte kontuan protokolo berrian: batetik, adineko zentroek segurtasun-baldintza zorrotzak behar dituztela, eta, bestetik, egoitzetako erabiltzaileen "duintasuna, zaintza fisikoa eta emozionala bermatuko dituzten baldintzak" bete behar dituztela.

Hala, egoiliarrak "bisitak jaso eta kalera irten daitezke, betiere hurbil-hurbileko pertsonak lagunduta badaude". Nolanahi ere, aldundiak izango dira egutegia eta arauketa ezartzeko ardura izango duten erakundeak.

Sagarduiren esanetan, "ahalegina egingo dute bisitak eta kanpora egiten diren irteerak espazio irekietan egiteko eta higiene-neurriak zorrotz betetzeko".

Era berean, salbuespenezko egoeretan bisitak egiteko gomendioak jaso ditu, besteak beste, bizitzaren amaierako zaintzetarako gomendioak.

Gotzone Sagardui sailburuak azaldu duenez, protokola prestatu duten erakundeak bat datoz esaten osasuna dela lehentasuna, baina ezin dela hura ulertu "pertsonen duintasunarekiko errespeturik gabe, haien bizitza-etapa guztietan".

Malgutasun horrek izan dezakeen eraginaren inguruan galdetuta, sailburuak erantzun du ez dagoela "arrisku gabeko egoerarik" ez pertsona zaurgarri horientzat, ez beste inorentzat. "Prebentzio neurriak jarraitu behar ditugu, eta zuhurrak izaten jarraitu", erantsi du. 

 

Albisteak (3)

Bideoak (1)