HEZKUNTZA
265 ikasgela daude bakartuta EAEko ikastetxeetan, asteazkenean baino hiru gutxiago
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Halaber, 26 ikastetxe gehiagok dituzte koronabirus kasuak; guztira, 198k.
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 265 ikasgela daude bakartuta COVID-19aren ondorioz, asteazkenean baino hiru gutxiago.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak emandako datuen arabera, Euskadiko 198 ikastetxek dituzte koronabirus kasuak, atzo baino 26 gehiagok.
Gaur gurkoz, EAEko 17.554 ikasgelen % 1,51 dago isolatuta.
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.