Lur astindua
Nafarroako lurrikara, Twitterren: beldurrez baina umorea bazter utzi gabe
EITB.EUS
Sare sozialean ere sentitu dute astindua, eta dardara igarri duten pertsonen iruzkinez bete da. #Lurrikara eta #Nafarroa joera dira Twitterren.
Bart Nafarroa astindu duen lurrikara Twitterren ere sentitu da. Ordu gutxitan, dardara igarri duten pertsonen iruzkinez bete da sare soziala. Batzuek umorez hartu dute astindua eta memeak argitaratu dituzte; beste batzuek, aldiz, ikara uxatu ezinda ibili dira, sarri gertatzen baitira lurrikarak Iruñerrian.
"Dar-dar txiolariak" joera bihurtu ditu #lurrikara eta #Nafarroa etiketak, Umap-en arabera.
Lehen astindua gauerdia pasatxo izan da, asko eta asko ohean zirela. Begiak bildu ezinda ibili dira ordutik:
Ez da lurrikararik gaurko logurea astinduko didanik...
— Karrankari (@enekuttun) October 1, 2020
¿
Bua... esnatu nau!#Lurrikara
— Martxelo (@Maskorrelo) September 30, 2020
Lau lurrikara nabarritu ditut dagoeneko. Laugarrena, lauretan handiena. Lasai lo egin nahi dut joder!! Izan dadila azkena!
— Karrankari (@enekuttun) October 1, 2020
Ez dadila handiagorik egon!
Barre egiteko aukera ikusi dute batzuek:
Zoritxarrez hala da! #Lurrikara - k pasioa jarri dio gauari. pic.twitter.com/zMDK7T0Vqr
— Eneko #47akHerrian #AltsasukoakAske (@atarrabiakomanu) October 1, 2020
Gaupasa egiteko gau polita gelditu da... Norbaitek garagardo batzuk?¿¿¿¿¿#Iruñea#Lurrikara
— Unai Irigarai¿ (@unai_auritz) September 30, 2020
Lurrikarak pairatu behar ditugunez derrigor, noiz nahi dituzue?
— P. Huarte Larraburu (@zaldieroa) October 1, 2020
(Oharra:erantzunak ez dira kontuan hartuko hurrengo lurrikaran)
Bada beldurra pasatu duenik...
Joder! Iruñeko lurrikara nabarmena izan da. Izututa nago.
— Oier Zuñiga (@OierZuniga) September 30, 2020
Ufa!!!
— AritzIbañezLusarreta (@aritzibanez) September 30, 2020
Oraingo lurrikara puska bai nabaritu dut. Eta ni nago orain ikaran!! ¿
Ostras! Lurrikara nabarmena Iruñean ¿
— Bakartxo Ruiz (@BakartxoR) September 30, 2020
Dena den, gaur egungo lurrikarak ez dira nonbait hainbesterainokoak...
Ni: – ama, atzo gauean lurrikara oso beldurgarria sentitu dugu
— Yasmine (@yaskmaansri) October 1, 2020
Ama: – zenbat Richter eskalan?
– 4,6
– Bah, ez da deus. Guk txikitan, 7,3koa bizi genuen, 5 000 hildako eragiten.
Zer espero nuen nik. Familia honetan bat ezin da lasai kexatu ¿