Itxi

Hezkuntza

102 ikasgela daude bakartuta EAEko 65 ikastetxetan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Guztira, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden 17.554 ikasgelen % 0,58 daude isolatuta, baina ikastetxe guztiak daude zabalik.

Ordizian uztailean egin zuten PCR probetako bat. Argazkia: EFE

Euskadin dauden 102 ikastetxeetan, 65 ikasgela daude bakartuta, COVID-19 kasuak atzeman baitituzte. Dena den, ikastetxe guztiak daude zabalik gaur egun.

Hezkuntza Sailak emandako informazioaren arabera, asteazken honetan, 12:00etan, jasotako datuek erakusten dutenez, EAEn dauden 17.554 ikasgelen % 0,58 daude isolatuta.

COVID-19 kasuak izan badira ere, ez dago aurrez aurreko eskolak bertan behera utzi behar izan dituen zentrorik.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.