Itxi

Koronabirusa

Osasun langileak arriskuan egon ziren babes neurri faltagatik, Gorenaren arabera

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Halere, Gorenaren epaiak ez du inor erruduntzat jo, ezta erantzule izateagatik inor zigortu ere. Hau da, ebazpenak gertaera hori azaldu besterik ez du egiten.

Osasun langileak arriskuan egon ziren babes neurri faltagatik. Argazkia: EFE

Auzitegi Gorenak jakinarazi du pandemia hasieran izandako babeserako material faltak arriskuan jarri zuela osasun langileen osasuna. Alabaina, ukatu egin du Osasun Ministerioaren jarduera eza, Medikuen Sindikatuen Estatuko Konfederazioaren helegiteari iskin eginda. Izan ere, Medikuen Sindikatuak ez zuen legea bete, Justiziara jo aurretik ez ziolako Administrazioari errekerimendurik aurkeztu.

"Babeserako neurri faltak arriskuan jarri zituen osasun arloko langileen oinarrizko eskubideak", dio epaiak.

Halere, Gorenak ez du inor erruduntzat jo, ezta erantzule izateagatik inor zigortu ere, autonomia erkidegoek eta Osasun Ministerioak osatzen duten Osasun Sistemak "ezin izan zuelako materialik banatu".