Koronabirusa
Donostiako institutu bateko irakasle bat salatu dute berrogeialdia ez betetzeagatik
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ikastetxe horretako hamar langile bakartu dituzte (horietako bat salatutako irakaslea) PCR proban positibo eman zuen irakasle batekin harremanetan egon zirelako.
Donostiako Antigua-Luberri Institutuko irakasle bat salatu dute berrogeialdia ez betetzeagatik, Osasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez.
Hain zuzen ere, ikastetxe horretako hamar langile bakartu zituzten (horietako bat salatutako irakaslea) PCR proban positibo eman zuen irakasle batekin harremanetan egon zirelako.
Halere, Antiguo auzoko aipatu ikastetxera joan zen emakumea, klasea emateko asmoz. Zentroko zuzendaritzak, baina, ez ez zion horretarako baimenik eman, eta etxera bidali zuen.
Iturri horien arabera, irakasleak uko egin zion institututik irteteari. Horregatik, Osakidetzara eta Ertzaintzara deitzea erabaki zuen zuzendaritzak.
Herrizaingo Sailetik baieztatu dute urriaren 2an jaso zuela irakasle horrek hamar egunez etxean geratzeko agindua. Hiru egun geroago, urriaren 5ean, agindu horri entzungor eginda, institutura joan zen. Horren aurrean, kautelazko neurriak hautsi izana egotzi diote, eta auzia aztertzen ari dira Donostiako epaitegian.