Itxi

KORONABIRUSA

Zarrakaztelu eta Cadreita itxi egingo dituzte ostiraletik aurrera

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Konfinamendua ostiralean, 00:00etan, sartuko da indarrean, eta neurriak zazpi eguneko iraupena izango duela aurreikusi dute.

Zarrakaztelu. Argazkia: Jose Maria Vega (EiTBko erabiltzailea)

Osasun Sailak, udalekin koordinatuta, Zarrakaztelu eta Cadreita udalerriak konfinatzea adostu du, koroanbirusaren hedapenaren ondorioz Nafarroan egoera kezkagarria denean.

Ostegun gauerditik aurrera, sarrerak eta irteerak murriztu egingo dira, ezinbesteko kasuetan baino ezingo da bertatik atera edota bertara sartu, eta perimetroaren barruan Nafarroa osorako orokorrak diren murrizketak mantenduko dira.

Hala iragarri du Santos Indurain Osasun kontseilariak prentsaurrekoan, eta azken orduoetan 378 positibo atzeman dituztela aurreratu du, hau da, egindako 3.013 PCR proben % 12,5ek eman dute positibo.

Zarrakaztelun eta Cadreitan, azken 14 egunetan, 100.000 biztanleko 4.200 kasu detektatu dituzte.

Konfinamendua ostiralean, 00:00etan, sartuko da indarrean, eta neurriak zazpi eguneko iraupena izango duela aurreikusi dute.

Nafarroako Gobernuak asteazken honetan iragarritako neurri horiek Azkoien, Faltzes, Funes eta San Adrian udalerrietan soilik hartu dituzte.

Albisteak (1)