Itxi

TRAFIKOA

Vueltako etapak aldaketak ekarriko ditu gaur Arabako trafikoan

EITB.EUS

Leer en Castellano

Vueltaren 7. etapa izango da astearte honetan, Gasteiz, Landa, Gopegi, Murgia, Urduña, Espejo, Gesaltza Añana, Subijana-Morillas, Izarra eta Gaubea artean.

2019ko Espainiako Itzulia. Foto: EFE

2020ko Vueltaren 7. etapak aldaketak ekarriko ditu gaur, hilak 27, Arabako zirkulazioan, Josu Zubiaga Segurtasuneko sailburuordeak eta Sonia Diaz de Corcuera Trafikoko zuzendariak azaldu dutenez.

Aurten, Arrateko eta Urduñako mendateak publikorik gabe igotzera behartu dituen osasun larrialdiko neurriek markatuko dute Vuelta.

Eragina trafikoan

Gaurko etapak Gasteiz, Landa, Gopegi, Murgia, Urduña, Espejo, Gesaltza Añana, Subijana-Morillas, Izarra eta Gaubea zeharkatuko ditu.

Irteera Gasteizen izango da, Mendizabalatik, 13:00etan. Hiriburuko ingurabidea neutralizatuta egongo da eta Duranatik irten beharko da. Eusko Jaurlaritzako arduradunen arabera, ez da trafiko arazo handirik aurreikusten, Murgian izan ezik, Altubeko gainean.

Ibilgailuentzako eta pertsonentzako Urduñako igoera moztu egingo da 08:30etik aurrera, eta ez da irekiko lasterketaren bigarren itzulia igaro arte. Gaubeako helmugarako sarbidea ere moztuta egongo da, ikuslerik egon ez dadin.

Murrizketak eta gomendioak

220 ertzain arituko dira lanean zazpigarren etapa honetan, Araban. Espainiako Vueltako segurtasun eta laguntza dispositiboa udaltzaingoekin lankidetza estuan egingo da.

Segurtasun Sailak Urduñako mendatera eta Gaubeako helmugara ez joateko deia egin die herritarrei. Era berean, bizikleta lasterketa antolatutako lekuetan ez ibiltzeko eta ahal den neurrian garraio publikoa erabiltzeko ere eskatu dute.

Albisteak (2)