Itxi

Koronabirusa

42 COVID kasu berri atzeman dituzte Beasainen egun bakarrean, eta 21 Ordizian

eitb.eus

Leer en Castellano

Orain arteko egunik okerrena izan zen atzokoa Gipuzkoan: 76 kasu berri Donostian, 30 Irunen, 17 Azkoitian, 12 Azpeitian, 16 Eibarren, 14na Errenterian eta Hernanin. Horrela, 430 osatu arte.

Hainbat gazte, PCRa egiteko zain Beasainen. Argazkia: EFE

Gipuzkoako hamar herri eta Bizkaiko bi gorriz koloreztatu ditu larunbat honetan Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, COVID-19ak Euskadiko udalerrietan duen eragina aztertzen duen koloretako semaforoa erabiliz.

Azken 24 orduok bereziki txarrak izan dira Gipuzkoan, pandemia hasi zenetik inoiz erregistratu den daturik txarrena izan baita bertan: 430 kasu berri. Hala, atzo kolore gorrian zeuden zortzi udalerriei —Astigarraga (+1), Azkoitia (+17), Azpeitia (+12), Beasain (+42), Elgoibar (+10), Ordizia (+21), Tolosa (+7) eta Zumarraga (+9)— bi herri berri gehitu zaizkie maila horretan: Deba (+5) eta Urnieta (+5) .

Laranjan daude, berriz: Andoain (+11), Donostia (+76), Eibar (+16), Errenteria (+14), Hernani (+14), Irun (+30), Lasarte-Oria (+8), Lazkao (+4), Legazpi (+8), Lezo (+7), Mutriku (+2), Oñati (+2), Pasaia (+10), Urretxu (+3), Villabona (+2) eta Zumaia (+10).

Semaforo horretan 5.000 biztanletik gorako herriak sartzen dira, baina kopuru hori baino gutxiago duten zenbait herritan ere intzidentzia altua izan da. Antzuolan 7 kasu berri atzeman dituzte, adibidez; Mendaron 6, Zaldibian 5, Zegaman 3 eta Zestoan 6.

Beasain, Azpeitia eta Irungo baheketak

Beasaingo datu deigarria oso lotuta dago Osakidetzak hilaren 15etik 16ra bitartean Beasaingo Txindoki Institutuko ikasleen artean egin duen baheketa bereziarekin. Ikasleen artean 24 positibo detektatu ondoren erabaki zen baheketa egitea. 15 kasu atzeman dira lehen egunean eta 42 bigarrenean.

Bestalde, gaur amaituko dira Azpeitian eta Irunen baheketa bereziak: Oraingoz, 27 + 12 kasu atzeman dira bi egunetan Azpeitian, eta 12 + 30 Irunen.

Aipagarria da atzoko Ordiziako datua ere, 21 kasu berri atzeman baitira azken orduotan, inolako baheketa berezirik egin gabe.

Hain zuzen ere, Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak.

Zehazki, semaforo horrek kolore berde, hori, laranja edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela esleitzen dira:

- Berdea: Intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 60 kasutik beheragokoa denean.

- Horia: Intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 60-299 kasu artekoa denean.

- Laranja: Intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 300-499 kasu artekoa denean.

- Gorria: Intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 500 kasukoa edo hortik gorakoa denean.

Bizkaian, Lekeitiok (+2) eta Durangok (+22) gorriz jarraitzen dute. Laranjan daude, berriz: Abadiño (+4), Berango (+1), Elorrio (+5), Ermua (+6), Gueñes (+0), Muskiz (+2), Portugalete (+6) eta Zornotza (+10).

Azkenik, Araban ez dago udalerririk gorriz margotuta, eta bakarra dago laranjan: Agurain (+3).

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Albisteak (5)