Itxi

Koronabirusa

Osasun Ministerioak ostegunera atzeratu du erkidegoekin deitutako bilera

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Koronabirusari aurre egiteko plana aztertzeko bilera asteazken honetan egin behar zuten erkidegoetako osasun arduradunek eta Espainiako Gobernuak.

Fernando Simon eta Pedro Sanchez. Artxiboko argazkia: EFE

Espainiako Gobernuak ostegunera atzeratu du erkidego autonomoetako osasun arduradunekin asteazken honetarako deitu zuen bilera, Salvador Illa Osasun ministroak beste batzar bat duelako egun horretan Manuel Castells Unibertsitateetako ministroarekin.

Estatuko hainbat unibertsitatetan azkenaldian detektatu dituzten kasu positiboen gorakadari buruz arituko dira bilera horretan Illa eta Castells.

Osteguneko erkidegoen arteko Osasun Batzordean, berriz, koronabirusari aurre egiteko planaren eguneratzea aztertuko dute. Plana uztailean onartu zuten, baina orain Osasun Ministerioak hainbat adierazle gehitu nahi dizkio.

Fernando Simonek atzo zehaztu zuenaren arabera, dokumentu berriak, baina, hainbat aldaketa izango ditu joan den astean iragarri zuten proposamenarekin alderatuta.

 

Albisteak (4)