Koronabirusa
Urkullu, etxeratze-agindua aztertzeko prest, "neurri guztiak hartu ostean"
Agentziak | Erredakzioa
Lehendakariaren ustez, alarma-egoera ezarri baino, Espainiako Gobernuaren eta autonomia erkidegoen arteko "gobernantza kolaboratiboa" behar da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Iñigo Urkullu lehendakaria prest dago etxeratze-agindua ezartzearen inguruan gogoeta egiteko, betiere aurrez koronabirusaren hedatzea geldiarazteko "neurri guztiak" hartu badira. Ezartzekotan, baina, Espainiako Gobernuaren eta autonomia erkidegoek hala adostu ostean ezarri behar dela uste du lehendakariak, eta horretarako ez du beharrezko ikusi alarma-egoera deitzea. "Nik, alarma-egoera baino, gobernantza kolaboratiboa eskatzen dut, neurriak adosteko", azaldu du.
Forum Europa-Tribuna Euskadik antolatutako gosari informatibo batean jardun du Urkulluk. Gogorarazi duenez, abuztuan bertan etxeratze-aginduaren aukera aipatu zuen berak, beste hainbat herrialdetan egindakoari jarraiki.
"Uste dut alarma-egoera ezartzeko Espainiako Gobernuaren eta autonomia erkidegoen arteko gogoeta partekatu bat egin behar dela, etxeratze-aginduak oinarrizko eskubideekin talka egiten baitu", adierazi du.
Dena dela, nabarmendu du aurrez kontuan hartu behar dela "neurri guztiak hartu ote ditugun, eta neurriok edota konfinamendu perimetrala eraginkorra ote diren".
BIDEOA | Zer da etxeratze-agindua eta nola ezarri behar da?
Ohartarazi duenez, lehen alarma-egoera ezarri zenetik, horren inguruko gogoeta baten aldekoa da bera, alarma-egoera ezarri barik bestelako araudia egon badagoelako. "Gaur-gaurkoz ez dago argi juridikoki mugikortasunaren eskubide hori alarma-egoera bidez edo bestelako neurrien bidez muga ote daitekeen", esan du.
Horren harian, kezka agertu du, lehen alarma-egoera hori ezarri zuten moduaren aurrean: "Pedro Sanchezek aginte bakarra izan zuen, gobernantza kolaboratiboaren eredua bazter utzita".
Gerora, ordea, "gobernantza kolaboratiboaren kontzeptua" txertatzen saiatu dira, horren iritzian, baina "ez dute behar bezala ezarri". Horrela, horren aldeko hautua egiteko deia egin du Espainiako Estatuan "halako neurri homogeneoen beharra" ikusten bada.
Bestalde, EAEko Fiskaltza Jaurlaritzak proposatutako neurri murriztaile berrien alde agertu dela adierazi du, eta EAEko Auzitegi Nagusiak neurriok ostiralean berretsiko dituela iragarri du.
Garitano: “Jaurlaritzak ez du arazorik izango herriak konfinatzeko”
Testuinguru honetan, Ignacio Garitano Osakidetzaren eta Osasun Sailaren Zaintza eta Kontrol programako koordinatzaileak adierazi du Eusko Jaurlaritzak ez duela “arazorik” izango herri osoak ixteko, neurri hori pandemia kontrolatzeko baliagarria izan daitekeela uste badu.
Garitanok gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak koronabirusari aurre egiteko diseinatutako planak dagoeneko aurreikusten duela konfinamendu perimetralak ezartzea, pandemiaren hedapen handiko lekuetan.
Nolanahi ere, balizko konfinamendu horiek eragingarria izateko, beste neurri “osagarriak” ere ezarri behar direla azaldu du.
"Está dentro de nuestras posibilidades", ha afirmado, y ha añadido que los cierres o confinamientos perimetrales son medidas que, al igual que otras, no resultan eficaces si no van acompañadas de restricciones "complementarias".