Koronabirusa
Hauek dira EAEn alerta gorrian dauden 25 herriak
eitb.eus
2020ko urriaren 22an, Gipuzkoan 20 herri daude alerta gorrian, eta 5 Bizkaian.
Hauek dira 2020ko urriaren 22an Euskadin alerta gorrian dauden 25 herriak. Eusko Jaurlaritzak neurri bereziak onartu ditu ostegun honetan horietan, hala nola herri horietatik ez ateratzeko eta ez sartzeko gomendioa.
25 herriotatik, 20 Gipuzkoan daude, eta 5 Bizkaian.
GIPUZKOA
Andoain
Astigarraga
Azkoitia
Azpeitia
Beasain
Deba
Eibar
Elgoibar
Hernani
Lazkao
Legazpi
Lezo
Oñati
Ordizia
Pasaia
Tolosa
Urnieta
Urretxu
Zumaia
Zumarraga
BIZKAIA
Abadiño
Durango
Elorrio
Ermua
Lekeitio
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.