Itxi

Zientzia

Ilargian ura aurkitu du NASAk

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

'Nature Astronomy'k bi ikerketa berri argitaratu ditu; batak ur molekularra atzeman du, eta besteak Ilargiak ura gordetzeko gaitasuna daukala ondorioztatu du.

Ilargia. Argazkia: Unai Urresti

Ilargian ur izoztua dago, eta gainazalean eguzki argirik jasotzen ez duten kraterrak ditu (batzuk oso txikiak). Horietan, baina, eguzki argia harrapatuta egon liteke.

Nature Astronomyk bi ikerketa argitaratu ditu astelehen honetan. Lehenak baieztatu du Ilargian ura dagoela. Bigarrenak, berriz, ondorioztatu du Ilargiaren gainazalaren 40.000 metro koadrok (horietatik % 40 hegoaldean daude) ura gordetzeko gaitasuna dutela.

Duela bi urte hidratazio zantzuak atzeman zituzten Ilargiaren gainazalean; Hego polo inguruan, hain zuzen. Orduan, baina, ez ziren gai izan ur molekularra edo hidroxiloak ziren bereizteko.

Hawaiko Unibertsitateko Casey Honniballek zuzendutako taldea, behaketa egiteaz arduratu dena, NASAren datuez baliatu da argitalpen berri honetarako.

Horren arabera, eguzkiaren argia jasotzen duenean, hauts edo beira garauetan harrapatutako urak dar-dar egiten du.

Gainera, ikertzaileek uste dute Ilargiaren gainazala osatzen duen materialaren tona bakoitzeko 100-400 ur gramo daudela. Horrek esan nahi du Lurrean baino askoz ur gutxiago dagoela, "baina badela zerbait".