KORONABIRUSA
Jarduera fisikoa eta kirola egiteko jarraibideak, alarma egoeran
EITB.EUS
Eusko Jaurlaritzak dokumentu bat prestatu du, alarma egoerak irauten duen bitartean kirolari lotuta zer egin daitekeen eta zer ez zehaztuz.
Euskal Autonomia Erkidegoan neurri murriztaile berriak indarrean sartu ondoren, Eusko Jaurlaritzak dokumentu bat prestatu du jarduera fisikoaren eta kirolaren arloan jarraitu beharreko jarraibideak jasotzeko.
Jarduera fisikoa eta kirola
Jarduera fisikoa eta kirola bakarka edo taldeka egin ahal izango da aire zabalean, kontaktu fisikorik gabe, eta gehienez ere sei pertsonako taldeetan, aldi berean.
- Aldi berean talde bat baino gehiago egon daitezke.
- Ez da onartzen taldeen eta horien arduradunen arteko harremana, eta arduradun bat egon daiteke talde batekin baino gehiagorekin.
- Maskararekin, jarduera fisikoko uneetan izan ezik, betiere pertsonen arteko gutxieneko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa dela bermatzen bada.
Ehiza-jarduera mota guztiak eta Ibaiko eta itsasoko arrantza, kirol-arrantza eta jolas-arrantza. Ibaiko eta itsasoko arrantza, kirol-arrantza eta jolas-arrantza mota guztiak baimentzen dira, beti ere pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzen bada. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa den.
Kirol-eremuak, skate pistak edo aire zabaleko erabilera publikoko antzeko espazioak jendearentzat irekita egon ahal izango dira, baldin eta horietan gehieneko edukiera errespetatzen bada: barrutiaren azaleraren espazio konputagarriko 4 metro koadro bakoitzeko pertsona 1. Udalei dagokie espazioa antolatzea, baita garbitasun- eta higiene-baldintzak bermatzea ere.
Kirol instalazioak (igerilekuak barne)
Bakarka kirola egin ahal izango da.
Gimnasioetan programatutako ikastaroak edo jarduerak egin ahalko dira, atsedenaldietan eta joan-etorrietan maskara erabiliko. Maskara ez da beharrezkoa izango jarduera momentuetan, baldin eta 1,5 metroko gutxieneko segurtasun-distantzia bermatzen bada, eta une oro instalazio bakoitzaren berezko protokoloetan ezarritakoa betetzen bada.
Aforoa baimendutakoaren gehieneko edukieraren %50 izango da.
Aldagelak eta dutxak erabili ahal izango dira, babes-arauak betez eta pertsonen arteko gutxieneko 1,5 metroko distantzia mantenduz.
Taldeka ematen diren ekintzetan, taldeko, gehienez 6 lagun izango dira.
- Gehieneko edukiera %50 izango da.
- Aldi berean talde bat baino gehiago egon daitezke.
- Ez da onartuko taldeen eta horien arduradunen arteko harremanik, eta arduradun bat egon daiteke talde batekin baino gehiagorekin.
Entrenamendu eta lehiaketa profesionalak eta semiprofesionalak
Urriaren 26ko Dekretuan agertzen den "Profesionala" eta "erdiprofesionala" kontzeptuak, honako hauek dira
Lehiaketa Profesionala: Futbola: Liga Santander eta Liga Smartbank eta Saskibaloian: Liga Endesa (ACB), baita talde horiek parte hartzen duten nazioarteko lehiaketak ere.
Lehiaketa Semiprofesionala: Egutegi ofizialeko estatuko eta nazioarteko lehiaketa ezberdinak eta baita Euskal Federazioak antolatutako maila goreneko lehiaketak ere; hauek guztiak kategoria absolutuan. Atal honetan sartzen dira ere kirol autoktonoen goreneko lehiaketak.maila absolutuan.
Entrenamenduak eta kirol-lehiaketak baimentzen dira. Hauek taldekako mugarik gabe eta mugikortasun-mugarik gabe entrenatu ahal izango dute.
Basque Team-eko Kirolari eta teknikariek eta Goi-mailako izendatutakoek bai lehiatzeko eta baita entrenatzeko aukera izango dute, taldeak mugatu eta mugikortasuna murriztu gabe.
Maskara nahitaez erabili beharko da, jarduera momentuetan izan ezik.
Entrenamendu eta lehiaketa federatuak
Aurreko atalean jasota ez dagoen kirol federatua bertan behera geratu da.
Kirol federatuan entrenamenduak baimenduta daude, sei pertsonako taldeetan baldin badira. Talde horiek aldi berean entrenatzeko aukera izango dute.
-Arduradun bakarrak talde bat baino gehiago izan ahalko du bere gain.
-Maskaren erabilera derrigorrezkoa izango da, kirola egiten ari diren unean bertan salbu.
-Ezingo dira bizilekutik edo alboko herritik atera kirol federatua egiteko.
2020ko urriaren 26a baino lehenagoko baimena izan beharko dute kirolari federatuek
Eskola kirola
Eskola kiroleko entrenamenduak baimenduta daude, bai bakarka zein taldeka.
Ez da lehiaketarik egongo 2007an edo urte horretatik aurrera jaiotako ikasleen artean.
Taldeko entrenamendu edo jardueretan:
-Eskolan bertan egiten diren jarduerak ikastetxeko protokoloa bete beharko dute.
-Gainerako instalazioetan (publikoak zein pribatuak) gehienez 6 parte-hartzaile egongo dira talde bakoitzeko; Aldi berean talde bat baino gehiago egon daiteke; Ezin da taldeen artean harremanik egon, eta arduradun bakoitzak talde bat baino gehiago izan dezake bere kargu.
Kirol lehiaketak, ekitaldiak eta ikuskizunak
Osasun Publikoaren Zuzendaritzak onartutako protokolo plana izan beharko dute lehiaketa guztiek.
Dagokien erakundean aurkeztu beharko dute antolatzaileek plan hori, lehiaketarako baimena lortzeko.
Ikusleak
Ekitaldia egiten duten herrian bizi direnek soilik izango dute lehiaketa ikusteko aukera.
Horretarako, segurtasun tartea gorde beharko dute instalazioetan.
Musukoa derrigorrezkoa izango da, 1,5 metroko segurtasun tartea gorde arren (etxe berean bizi diren pertsonen artean salbu).
Ikusleek eserita egon beharko dute, eta ekitaldia hasi aurretik jakin beharko dute zein eserleku egokitu zaien.
-Toki itxietan: Gehienez % 50eko edukiera onartuko da, betiere 400 pertsonako muga gainditu barik.
-Toki irekietan: Kasu honetan ere, % 50eko edukiera baimendu dute, 600 pertsonako muga gainditu gabe.
Leku zabaletan egiten diren lehiaketetan (atletismoan, txirrindularitzan, automobilismoan eta antzekoetan) aurretiaz mugatuko dute ekitaldia egingo duten lekua, eta toki edo ibilbide horretan ezingo dira 600 pertsona baino gehiago batu. Gainera, 1,5 metroko tartea gorde beharko dute ikusleek zein parte-hartzaileek, eta maskara jantzita eraman beharko dute.