Itxi

KORONABIRUSA

EAEk markak hautsi ditu berriro, 1.325 kasurekin, eta Nafarroak 634 atzeman ditu

AGENTZIAK

Leer en Castellano

Positibotasun tasa % 8,2ra igo da Euskadin, 16.237 diagnostiko proba egin ostean.

Ostalaritzako murrizketak Nafarroan. Argazkia: EFE

COVID-19aren pandemiak eguneko kutsatzeen marka hautsi du berriro Euskadin, 1.325 positibo gehiago atzeman baitituzte, eta positiboen tasa % 8,2ra itzuli da; izan ere, Bizkaiak 100.000 biztanleko 500 kutsatzeen muga gainditu du hamalau egunetan.

Horrenbestez, Euskadin 629,7 kasuko tasa metatua dago jada; Gipuzkoan (875,3), Bizkaian (523,3) -bi lurraldeak eremu gorrian daude- eta Araban baino (415,5) handiagoa da.

Ostegunean 16.237 proba diagnostiko egin zituzten autonomia erkidego osoan, bezperan baino ia mila gutxiago, eta 1.325 pertsonak eman zuten positibo, hau da, % 8,2k. Positibotasun tasa % 7,1era jaitsi zen asteazkenean, Osasun Sailak jakitera eman duenez.

Asistentzia-presioak gora egiten jarraitzen du, batez ere zainketa intentsiboetako unitateetan; izan ere, 84 pertsona daude, aurreko egunean baino bost gehiago. Ostegunean 63 gaixo ospitaleratu zituzten EAEko ospitaleetan (aurreko egunean baino 6 gehiago) eta 395 gaixo daude koronabirusarekin gela arruntetan, 9 gehiago, hain zuzen. Guztira, 479 pertsona daude ospitaleetan, hau da, bezperan baino 14 gehiago.

Datu positibo bakanetako bat da R0 indizeak, gaixo batek zenbat pertsona infektatu ditzakeen adierazten duena, behera egin duela berriro, ; izan ere, ostegunean 1,14an kokatu zen, eta aurreko egunean 1,18an.

Iñigo Urkullu lehendakariak iragarri duenez, Eusko Jaurlaritzak koronabirusaren hedapenari aurre egiteko murrizketa berriak ezartzeko aukera aztertzen ari da, hala nola, gaueko jarduera "mugatzea", kirol jarduera murriztea, "goi mailako ikasturteetan" hezkuntza ez presentziala ezartzea edo, are gehiago, konfinamendu "zorrotzagoa" ezartzea, nahiz eta azken neurri horretara jo behar ez izatea espero duen.

BIDEOA: Lehendakariak ez du baztertzen neurri zorrotzagoak hartzea egoerak hala eskatzen badu 

Euskadiko intzidentzia epidemiologikoari buruzko bilakaera hemen kontsulta daiteke. Azken orduetan herriz herri zenbatutako positibo berriak azter daitezke, eta pandemia hasieratik atzemandako kasu guztiak eta adin taldeen araberako datuak ageri dira bertan.

Ikastetxeen egoerari dagokionez, 140 gela itxita daude, ostegunean baino 11 gehiago, hau da, guztien % 0,80. Erkidego osoan 102 ikastetxe daude itxita, hau da, bezperan baino 4 gehiago, eta bat bera ere ez dago erabat itxita.

Bi adineko hil dira EAEko erresidentzietan

Gasteizko Pablo Neruda zaharren egoitzan gizon bat hil da COVID-19ak jota. 24 dira, beraz, pandemiaren bigarren olatuan Arabako erresidentzietan hildako pertsonak.

Bestalde, 146 adinekok gaitzari aurre egitea lortu dute, eta 24 kutsatuta daude une honetan, datuen azken balantzearen arabera.

Donostiako Lamorous zaharren egoitzan ere adineko bat zendu da azken orduetan. Gainera, bi kasu berri atzeman dituzte Gipuzkoako erresidentetzietan, eta hiru lagun osatu egin dira.

Gipuzkoan, hauek dira kasu positiboak dituzten zentroak: Miziprualde, Bergaran (1); Berra, Lamourous (24), Hermano Garate-San Ignacio (1), Txara II (2) eta Zorroaga (7), Donostian; Argixao, Zumarragan (8); Sagrado Corazon, Errenterian (2), Otezuri, Zumaian (1), San Gabriel, Hondarribian (1) eta Petra Lekuona, Oiartzunen (1). Guztira, hortaz, 76 kasu daude.

Lau hildako Nafarroan

Nafarroak 600 COVID-19 kasu baino gehiago izan ditu ostegun honetan, 634 guztira, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako datuen arabera, osasun sistema publikoan proba kopuru altuena egin ostean, 4.573 PCR eta antigeno test, % 13,9ko positiboarekin.

Nafarroako osasun-egoera "oso kezkagarria" da, kutsadurek gora egiten jarraitzen baitute, eta osasun-sisteman eragina izaten ari da; izan ere, datorren asterako ebakuntza kirurgikoak bertan behera utzi dituzte, eta "martxoko puntu kritikora hurbiltzen ari garela" ohartarazi dute Osasun Saileko arduradunek.

Datuak "oso serioak dira eta testuinguru epidemiologiko eta sanitario oso zaila markatzen digute, maila guztietan erantzun beharrekoa", esan du Santos Indurain Osasun sailburuak.

Erkidegoaren perimetroa ixtea eta ostalaritza ixtea dakarten azken neurriak indarrean sartu zirenetik astebete igaro denean, sailburuak onartu du "uste baino maila altuagoan gaudela", baina adierazi du denbora behar dela neurriek ezarritako helburuetan duten eragina ikusteko eta neurri horiek jarraitu ala ez erabakitzeko.

BIDEOA: Nafarroan egoera ''oso delikatua'' dela ohartarazi du Santos Indurainek

Ikuspegi epidemiologikotik, pandemiaren bilakaerari dagokionez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak adierazi du atzo gaixotasun horrekin lotutako 22 ospitaleratze berri izan zirela Nafarroan, lau zainketa intentsiboetako unitatean, eta lau heriotza jakinarazi dituztela, hiru emakume (horietako bi 91 urtekoak eta beste bat 102 urtekoa) eta 86 urteko gizon bat. Guztira, 704 pertsona hil dira.

Zonaldeka, Iruñerrian eta Eskualdean positiboen % 49 daude, Tuteran % 15, eta Lizarran % 13. Gainerako positiboak (% 23) Nafarroako beste zonalde batzuetan banatzen dira.

Adin-tarteen araberako kasuen banaketari dagokionez, 45 eta 59 urte bitartekoen taldea da nagusi, guztizkoaren % 23. Ondoren, 15-29 urtekoen taldean, % 18; ondoren, 30-44 urtekoen taldean, % 17, eta 75 urtetik gorakoen taldean, % 15; ondoren, 60-75 urtekoen taldean, % 14, eta 15 urtetik beherakoen taldean, % 13.

Kasu berrien batez besteko adina 45 urtekoa da. Generoari dagokionez, kasuen % 52 emakumeak dira eta % 48 gizonak.

406 pertsona daude ospitaleratuta COVID-19arekin (atzo baino 7 gutxiago), horietatik 56 zainketa intentsiboetako unitateetan daude (atzo baino hiru gehiago) eta beste 60 etxean. Gainerakoak, 290 paziente, gela arruntentan daude. Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, eguneko datuen arabera, 31.332 dira.

Nafarroako adinekoen egoitzetan 80 kasu aktibo daude, eta 30 ezinduentzako zentroetan, Gizarte Eskubideetako Departamentuak ostegun honetan, urriak 29, emandako datuen arabera. Orain arte, 242 pazienteri eman zaie alta epidemiologikoa.

Horrela, adinekoen egoitzetan gaixotasunaren intzidentziak behera egin duela baieztatu da, duela astebete 111 kasu izan baitziren, eta egonkor mantendu da desgaitasuna eta/edo gaixotasun mentalak dituzten pertsonen zentroetan, 30 kasu aktiborekin, duela zazpi eguneko kopuru bera.

Bestalde, Nafarroako osasun zentro guztiek antigenoen testa izango dute astelehen honetatik aurrera, COVID-19aren diagnostiko azkarra egiteko eta gaixotasuna garaiz detektatzeko gaitasuna indartzeko.

Azken hogeita lau orduetan 172 ikasle konfinatu dituzte Nafarroan. Gaur, ostirala, berrogeialdian dauden ikasleak 2.981 dira, hau da, Nafarroako sare publiko eta itunduetako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztien % 4,8.

Taldeka, 146 ikasgela daude konfinatuta, hau da, bi zikloetako ikasgela guztien % 4,1, 86 ikastetxetan.

80 kasu positibo, Nafarroako zaharren egoitzetan

Gaur egun 80 pertaona daude kutsatuta Nafarroako erresidentzietan, Eskubide Sozialetako Departamentuak emandako datuetan oinarrituta. Urriaren 29ko datuak dira, hain zuzen. Horien arabera, 242 gaixok alta jaso dute dagoeneko.

25.595 kutsatze eta 239 hildako Espainiako estatuan

Osasun Ministerioak argitu du 25.595 kasu berri, 9.723 azken 24 orduetan, atzeman dituztela Espainiako estatuan. Horrenbestez, pandemia hasi zenetik 1.185.678 kutsatze eta 35.878 hildako izan dira; horietatik 857 azken astean, eta 239 gehiago atzo emandako datuak kontuan hartuta. 

Erkidegoka sailkatuta, Madril da azken 24 orduetan kasu gehien izan dituena (1.867). Atzetik Katalunia du (1.587), eta ondoren Aragoi (1.199) eta EAE (1.173) doaz.

Sigue las recomendaciones ante el coronavirus de las autoridades sanitarias. Frente a las noticias falsas, haz caso solo a fuentes oficiales. Si vives en la CAV y presentas síntomas, llama a tu centro de salud habitual. También el Consejo Sanitario atenderá a las personas en el teléfono 900 20 30 50, ofreciendo información y resolviendo dudas sobre el coronavirus. Si vives en Navarra, llama al teléfono del Consejo Sanitario: 948 290 290. Recuerda, la manera más eficaz para prevenir la propagación del COVID-19 es el lavado de manos. Las mascarillas son obligatorias en la CAV y en Navarra. En Iparralde es obligatoria en "espacios públicos cerrados" y en los municipios y ciudades más importantes de Lapurdi.

Albisteak (3)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)