Itxi

COVID-19

Lau atxilotu Bilbon eta istiluak Gasteizen, negazionisten protestetan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Bestalde, Donostian, Arrasaten eta Eibarren (Gipuzkoa) zenbait edukiontziri su eman diete, Ertzaintzak jakitera ema duenez.

Negazionisten protesta Andre Maria Zuriko plazan, Gasteizen. Irudia: Gasteiz Hoy

Lau pertsona atxilotu dituzte gauean, Bilboko erdialdean, talde negazionisten protestetan; izan ere, istiluak gertatu dira. Errepidean edukiontziak gurutzatu dituzte, eta ondoren su eman diete manifestariek.

Atxilotuetako batek edukiontziak irauli ditu Urkixo Zumarkalean, eta desordena publikoak leporatu dizkiote. Beste bi atxiloturi delitu bera egotzi diete, baina baita agintaritzaren aurkako atentatua ere, Ertzaintzako iturriek azaldu dutenez.

Talde negazionistek sare sozialen bidez elkarretaratzea deitu dute 21:30ean Indautxu plazan. Ertzaintzak dispositibo zabala jarri du martxan. Pertsona talde txikiak hurbildu eta, hasiera batean, berehala sakabanatu dira.

Hala ere, etxeratze-aginduaren eta gainerako neurrien aurka protesta egiten ari ziren gazteak Indautxu auzoan agertu dira. Errepidean edukiontziak gurutzatu dituzte, eta ondoren su eman diete bertan.

Ertzaintzak beste elkarretaratze bat desegin du Gasteizen

Era berean, COVID-19aren pandemiari aurre egiteko neurri murriztaileen aurka protesta egin dute arratsaldean, Gasteizen. Ertzaintzak legez kanpoko mobilizazioa desegin du eta, ondoren, istiluak izan dira.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 300 bat negazionistek elkarretaratzea egin dute 17:15 aldera Andre Maria Zuriaren plazan. Protestak ez zuen baimenik.

Ertzainek zenbait gazte identifikatu dituzte, eta zonaldea sokaz hesi dute, manifestariak berriz plazan sartzea eragozteko.

Ondoren, desordena publikoak jazo dira Eusko Legebiltzarraren eta Ogasun Ordezkaritzaren inguruan.

Liskarretan, Hezkuntza Ordezkaritzako fatxadaren aurka pintura bota dute.

Era berean, Donostian, Arrasaten eta Eibarren (Gipuzkoa) zenbait edukiontziri su eman diete, Ertzaintzak jakitera ema duenez.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Albisteak (2)