Itxi

Koronabirusa

30 pazientek eta 9 langilek positibo eman dute Aita Menni ospitalean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

ELA sindikatuak esan du bigarren agerraldia dela denbora gutxian eta ohartarazi du kasu gehiago izan daitezkeela, erietxeko beste hainbat lagun sintomekin hasi baitira.

Arrasateko Aita Menni ospitalea. ETBko bideo batetik hartutako irudia

ELA sindikatuak jakinarazi duenez, 30 pazientek eta bederatzi langilek positibo eman dute COVID-19aren proban Arrasateko Aita Menni ospitalean, "eta beste hainbat sintomekin hasi dira".

Duela egun batzuk, Eibarko Ospitaleko hainbat behargin Aita Menni erietxean izan ziren, agerraldia izan den unitatean, "hutsuneak betetzeko eta hitzarmena urratuz", salatu du ELAk ohar batean.

"Pandemiak agerian utzi du langile falta arazo estrukturala dela", azpimarratu dute.

Halaber, sindikatuak esan du "onartezina" dela langileak arriskuan jartzea, "areago, epea laburrean erietxe honetan bi agerraldi izan direnean".  Ildo horretan, PCR probak lantalde osoari egiteko eskatu dute, baina zuzendaritzak aukera hori baztertu duela kritikatu dute.

"Kutsatzeak izan diren unitatean aritu diren langileei soilik egin dizkiete probak, segurtasun batzordeak hala eskatuta; izan ere, hasieran batean ez zuten testik egiteko inolako asmorik izan", erantsi du.

Gauzak horrela, eta egoeraren larritasuna salatzeko, ELAk "elkarretaratze zaratatsua" egin du ostegun honetan Aita Menni Ospitalearen aurrean.

 

Albisteak (3)