Marta del Castillo Auzia
'El Cuco'k esan du Carcañok badakiela non dagoen Martaren gorpua
Erredakzioa
Francisco Javier Garcia Marin, 'El Cucok', auzitegiaren aurrean agertu da gaur, Probintzia Auzitegiak bi urte eta hamaika hilabetez zentro batean sartzeko agindua eman ostean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Francisco Javier Garcia Marinek, 'El Cucok', astearte honetan Marta del Castilloren gorpua desagertzeko lanetan ez zuela parte hartu errepikatu du, eta abokatuak galdegin ostean, ondorengo hau adierazi du: "Marta non dagoen jakin nahi baduzu, galde iezaziozu berari", Marta del Castillo hil zuela esan zuen Miguel Carcañori aipamen eginez. "Berak badaki", nabarmendu du.
'El Cuco' 10:10ean iritsi da epaitegietara autoan, eta aurpegia tapatuta zuek eguzkitako betaurrekoekin eta zapi batekin. Auzitegiaren aurrean agertu da gaur, Pronbintzia Auzitegiak, epai firma batean, bi urte eta hamaika hilabetez zentro batean sartzeko agindua eman ostean delitu-estalketa leporatuta; aske egongo den lehenengo hilabetea bigilatuta emango du.
Akusatutako lau helduen kontrako epaiketan izan da lekuko bezala 'El Cuco', eta epailearen eta Fiskaltzaren aurrean aurretik egindako hiru aitorpenak gezurtatu ditu, Poliziaren "presioen" eraginez egin zituela gaineratuta.
'El Cuco'k esan duenez, Poliziak bere ama kasuan sartuko zuela mehatxu egin ziolako (horren autoa erabili zuen ustez gorpua lekualdatzeko) eta horren "beldurragatik" aitortu egin zuela.
Martaren gurasoek 'El Cuco'k gezurra esan duela uste dute
Antonio del Castillo Martaren aitaren ustez, Francisco Javier Garcia Marinek, 'El Cuco'k, "gezurra esan du" astearte honetan gaztearen hilketagatik egindako epaiketan, eta Samuel Benitez akusatuetako batekin deklaratzeko "akordio batera iritsi" dela gaineratu du.
Del Castillok kazetariei adierazpen horiek egin dizkie Sevillako Provintzia Auzitegitik irtetzean, 'El Cuco' 13:40an irten den lekutik gertu. Azken horri hamabosna Polizia agentek eskola eman diote, eta hainbat personek "hiltzaile" oihukatu diote.