Kargatzen...
Itxi

ABENDUAK 22

EAEko herritarrek 77 euro jokatuko dute batez beste Gabonetako Loterian, nafarrek, 55

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Aipaturiko datuak gutxi gorabeherakoak dira, eta Estatuko Loteria eta Apustu Elkarteak administrazioei bidaltzen dizkieten txartelekin egindako salmenta estimazioei dagozkie.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) biztanle bakoitzak 77,09 euro jokatuko ditu, batez beste, 2020ko Gabonetako loterian, Estatuko batez bestekoaren gainetik (65,66 euro). Nafarroan, berriz, nafar bakoitzak 55,19 euro jokatuko ditu, batez beste.

Estatuko Loteria eta Apustu Elkarteak emandako datuen arabera, Gabonetako Loteriara begira 15.437.982 loteria txartel salduko dira (3087,5 milioi euro).

Gaztela eta Leongo erkidegoa da diru gehien jokatuko duena (102,15 euro biztanle bakoitzeko), Asturiasen (94,80 euro), Errioxaren (92,49 euro) eta Aragoiren (90,56 euro) aurretik. Gutxien gastatzen dutenak, ostera, Balear Uharteak (38,70), Kanariak (41,07), Andaluzia (52,07) eta Katalunia (52,66) dira.

Madrilgo erkidegoan salduko dira dezimo gehien, Andaluziaren (438 milioi euro), Kataluniaren (404,1 milioi euro) eta Valentziaren (370 milioi euro) aurretik.

Aipaturiko datuak gutxi gorabeherakoak dira, eta administrazioei bidaltzen dizkieten txartelekin egindako salmenta estimazioei dagozkie.

Bideoak (1)