Koronabirusa
Ertzaintzak 200 bat gazteko kale-edana handi bat desegin du Artxandan (Bilbo)
eitb.eus
Gainera, 100 pertsona salatu dituzte larunbatean, Euskadin, gehienak etxeratze-aginduaren ostean, kale-zurrut eta festetan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Ertzaintzak 200 bat gazteko kale-edana handi bat desegin du bart Artxandan (Bilbo), ETBk aurreratu duenez. Distantzia eta maskara gutxi gazteen artean, toki publikoetan edateko debekua urratuz.
Asko adingabeak ziren, eta Lezamako Trenbide Zaharra kalearen amaieran, magaleko merendero batean bildu dira, El Correo egunkariak zehaztu duenez.
Gainera, 100 pertsona salatu dituzte larunbatean, Euskadin, gehienak etxeratze-aginduaren ostean, kale-zurrut eta festetan COVID-19aren aurkako osasun neurriak ez betetzea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Bilbon ere, festa batean ziren 11 pertsonari isuna jarri diete. Zazpikaleetan harrapatu zituzten 02:00ak aldera. Beste sei pertsona hiriburu erdialdeko hotel baten logelan, jai giroan izan ziren.
Gasteizen, zortzi pertsona salatu zituzten Gazalbiden. 01:30 aldera zarata egiten ari ziren kalean.
Gipuzkoan, 28 pertsonari isuna jarri zieten Irunen eta Oiartzunen. Mugako herrian 14 pertsona litroak egiten harrapatu zituzten 01:00ak aldera, eta Oiartzunen beste 14 pertsona kale-zurrutean izan ziren arratsaldean, maskarak zuzen erabili gabe.