Itxi

Eusko Jaurlaritza

Berdintasun Lege berriak umezurtzentzat laguntza berriak aurreikusi ditu

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Lege proiektua onartu du Jaurlaritzak. Testuak ez ditu haur horientzako laguntzak zenbaterainokoak diren zehaztu, baina urtean 5.000 eurorainokoak izan daitezkeela aurreratu du sailburuak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Eusko Jaurlaritzak gaur gobernu bileran onartu duen Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legea moldatzeko proiektuak dirulaguntzak aurreikusi ditu indarkeria matxista dela eta umezurtz geratu diren haurrentzat. Era berean, Jaurlaritzak bere gain hartuko du, indarkeria matxistaren biktima izan eta epaile batek ezarritako kalte-ordaina kobratu ezinik dauden kasuen laguntza ekonomikoa.

Proiektua onartuta, Eusko Legebiltzarrera bidali du Jaurlaritzak, taldeek eztabaida dezaten. Dena dela, EAJk eta PSE-EEk osatzen duen gobernuak legea onartzeko gehiengoa du. Hori horrela, Lege berria uda hasi baino lehen onartuta egongo delakoan dago Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketarako sailburua.

2005etik indarrean dagoen araudiaren moldaketa da gobernu bileran onartutakoa, Emakundek aurreko legegintzaldian prestatutako berbera, alegia. Erreforma urtarrilean onartu zuen Jaurlaritzak, baina ganbera desegin zenez ez zen izapidetu.

Lege berriak "berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako maiuskulaz idatzitako politika eta herri ituna" ahalbidetu nahi ditu, Artolazabalek Bingen Zupiria eledunarekin batera eskainitako prentsaurrekoan azaldu duenez.

Laguntza berriak

Indarkeria matxistaren ondorioz, familian ama hil eta umezurtz geratu diren seme-alabentzat dirulaguntza aurreikusi dute. Testuak ez du haur horientzako laguntzak zenbaterainokoak diren zehaztu, baina urtean 5.000 eurorainokoak izan daitezke, eta biktimak 18 urte bete arte jasotzeko aukera izango du.

Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko du indarkeria matxistaren biktima izan eta epaile batek kalte-ordaina ezarri eta kobratu ezinik dauden kasuen laguntza ekonomikoa. Laguntza hori zehazteko esperientzia pilotu bat jarriko da martxan, 500 000 euroko hasierako diru partida izango duena.

Artolazabal eta Zupiria, prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

"Eremu publikoan zein pribatuan, emakume izateagatik emakumeen aurka (baita haur eta nerabeen eta emakume transexualen aurka ere) egiten den indarkeria oro hartzen du barne, baita emakume horiei neurriz kanpo eragiten dien indarkeria oro ere".

"Indarkeria ekintzak eginez nahiz ekintzarik egin dabe erabil daiteke, eta hori gauzatzeko bitartekoak fisikoak, psikologikoak eta ekonomikoak izan daitezke", mehatxuak, larderiak eta derrigortzeak barne, baldin eta horien emaitza kalte fisikoa, sexuala, psikologikoa edo soziala bada ".

Indarkeria matxistak

Idatziak honako hauek hartzen ditu barne: bikotekidearen edo bikotekide ohiaren indarkeria, familia barruko indarkeria, sexu-indarkeria, feminizidioa, emakumeen eta nesken salerosketa, sexu-esplotazioa, emakumeen genitalen mutilazioa, nahitaezko ezkontzak, bortxa edo askatasun-gabetze arbitrarioa, tortura, jazarpena eta genero-indarkeria politikoa

Eta emakumeez gain, biktima dira indarkeria erabiltzen den ingurune baten eraginpean dauden haurrak eta nerabeak eta mendeko beste pertsona batzuk.

Administrazioek biktima guztiek lehentasunezko arreta integrala, doakoa, eskura dagoena eta kalitatezkoa jasotzeko duten eskubidea bermatu beharko dute, eta pertsona horiek lehentasunezko arretako kolektibotzat hartu beharko dituzte.

Oro har, legeak debekatu egiten du pertsonen sexuan oinarritutako bereizkeria oro, zuzenekoa zein zeharkakoa, horretarako erabilitako modua edozein dela ere.

Administrazioek genero-ikuspegia txertatu beharko dute beren politika guztietan, eta, adibidez, ordezkaritza orekatuaren printzipioa aplikatuko da epaimahaien, hautaketa-epaimahaien eta gainerako administrazio-organoen izendapenean, bai eta kargu publikoen eta sozietate publikoetako administrazio-kontseiluetako kideen izendapenean ere.

Tratu txarrak pairatzen badituzu, edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak, eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Albisteak (3)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)