Nafarroa
Nafarroako Urrezko Domina osasun langileek eta arreta soziosanitariokoek jasoko dute
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Nafarroako Gobernuak kolektibo horren lana nabarmendu nahi du, lehen lerroan aritu direlako pandemiaren aurka, haien bizitza eta ingurukoena arriskuan jarrita.
Your browser doesn’t support HTML5 video
2020ko Urrezko Domina osasun arloko langileei eta arreta soziosanitarioan lan egiten dutenei ematea erabaki du Nafarroako Gobernuak, haien bizitza eta ingurukoena arriskuan jarriz, koronabirusaren pandemiaren aurka egiten ari diren lana goraipatzeko.
Golardoa jasotzeko beste hautagaiak Gurutzearen Plaza Institutua eta Osasun futbol taldea ziren, 175 eta 100 urte bete dituztelako, hurrenez hurren.
Saria emateko ekitaldia abenduaren 3an egingo dute, Nafarroaren Egunean. Maria Chivite presidentearen eskutiko jasoko dute golardoa osasun arloko eta arreta soziosanitarioko langileek.
Nafarroako Gobernuaren azpimarratu du pandemia hasi zenetik eta bigarren olatua gogor jotzen ari den garaiotan, langile horiek lehen lerroan aritu du direla gaitzari aurre egiteko eta pazienteak artatzen. "Kolektibo horrek irudikatzen du inork baino hobeto birusaren aurkako borroka", erantsi du.
Halaber, Exekutiboak nabarmendu du "baldintza gogorretan" ari direla gizartearen osasuna bermatzeko lanean, "haien bizitza eta ingurukoena arriskuan jarrita".