Itxi

Koronabirusaren semaforoa

Kutsatzeen beherakadak eremu gorritik atera ditu Arrigorriaga, Ortuella eta Urnieta

eitb.eus

Leer en Castellano

Deriok gune laranjatik gorrira doan langa igaro du berriro. Bermeok, aldiz, eremu horian kokatzea lortu du azken orduetan.

Argazkia: eitb.eus

Ostiral honetan 57 udalerri daude eremu gorrian Euskal Autonomia Erkidegoan, COVID-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina aztertzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Abadiño, Hondarribia eta Zumaia eremu gorritik atera dira azken orduetan. Kutsatzeen beherakadak eremu gorritik atera ditu Arrigorriaga, Ortuella eta Urnieta.

Gipuzkoan dago egoera larrien, 30 udalerri baitaude gorriz: Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urretxu, Villabona, Zarautz eta Zumarraga.

Halere, egoerak hobera egin du lurralde horretan azken orduetan, eta Hondarribiak, Usurbilek eta Zumaiak ez ezik, Urnietak ere eremu gorritik laranjara salto egitea lortu du.

Bizkaian, 25 herri daude eremu gorrian: Abanto, Berango, Bilbo, Balmaseda, Barakaldo, Berango, Derio, Durango, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gueñes, Gorliz, Leioa, Lekeitio, Mungia, Muskiz, Portugalete, Trapaga, Santurtzi, Sestao, Sopela, Zalla eta Zornotza.

Laranjaz margotuta daude, berriz, honakoak: Abadiño, Arrigorriaga, Durango, Elorrio, Gernika, Ondarroa eta Ortuella.

Eremu horian ere badira bi udalerri: Bermeo eta Elorrio.

Arabari dagokionez, Agurainen eta Gasteizen egoerak ez du hobera egin, eta, beraz, ez dute eremu gorritik irtetea lortu. Laudiok kolore laranjari eutsi dio, eta Amurriok hori jarraitzen du.

Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak. Zehazki, semaforo horrek kolore berde, laranja, hori edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira:

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Albisteak (1)