KORONABIRUSA
Osakidetzak gaur arratsaldean egingo die PCR proba Soraluzeko biztanleei
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Elgoibarren, berriz, hilaren 26an eta 27an egingo dituzte. Beharrezkoa izango da aurretik txanda hartzea.
Soraluzeko eta Elgoibarko 13 eta 40 urte bitarteko herritarrak PCR proba egitera deitu dituzte Osasun Sailak eta Osakidetzak, egiten ari diren zaintza- eta kontrol-lanen baitan.
Proba egiteko, beharrezkoa da aurretik txanda hartzea, 943 03 26 44 zenbakira edo Osasun Batzordearen 900 20 30 50 zenbakira deituta.
Soraluzen, PCRak egiteko azpiegitura herriko osasun-zentroan jarriko dute, gaur (azaroak 25). Probak 15:00etatik 19:00etara egingo dituzte.
Elgoibarren ere, herriko osasun zentroan jarriko dute azpiegitura, ostegun eta ostiralean (azaroak 26 eta 27), eta 15:00etatik 19:00etara egingo dituzte probak.
Emaitza guztiak SMS bidez jakinaraziko dira.