KORONABIRUSA
Ana Ollo kontseilariak sendagiria jaso du, COVID-19agatik ospitaleratuta egon ostean
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Orain etxean jarraituko du errekuperazio prozesuarekin. Hilabetearen erdialdean ospitaleratu zuten eta egun batzuk igaro zituen Zainketa Intentsiboetako Unitatean.
Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako kontseilaria atzo irten zen Nafarroako Ospitale Gunetik, koronabirusagatik hainbat egunez ospitaleratuta egon ostean. Sengaria jasota, orain etxean jarraituko du errekuperazio prozesuarekin, bere departamentuko iturriek azaldu dutenez.
Etxean egun batzuk igaro ondoren, azkenean azaroaren erdi aldera ospitaleratu egin zuten COVID-19ak eragindako pneumonia batengatik. Gainera, egun batzuk igaro zituen Zainketa Intentsiboetako Unitatean.
Azken egunetan nabarmen egin du hobera eta atzo jaso zuen ospitaleko sendagiria. Hala ere, etxean jarraituko du errekuperazio prozesuarekin.