Itxi

Europar Batasuna

Europako Batzordeak abenduan kaleratuko du Zaldibarko zabortegiari buruzko txostena

Agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

"Prozeduren eta egitekoen berrikuspenak istripuen prebentzioa eta kontrola hobetzen lagunduko duela espero da", adierazi du Izaskun Bilbao EAJren eurodiputatuak.

Joaquin Beltranen bilaketa lanak, Zaldibarren. Argazkia: Efe

Europako Batzordea Zaldibarko zabortegiko istripuaz egiten ari den txostena urtea amaitu aurretik kaleratuko dute, Izaskun Bilbao EAJren eurodiputatuak jakinarazi duenez. Zabortegian izandako luiziaren ondorioz bi pertsona hil ziren, baina bat ez dute oraindik aurkitu.

Virginijus Sinkjevicius Ingurugiro komisarioak eman du epearen berri eurodiputatuaren galderari erantzunez. Eurodiputatuak egindako galderan kritikatu egiten zuen Batzordeak hasiera batean egindako adierazpenak, lehenengo datuek "agerian uzten zutela eskumena zuten agintariek atzeman, zaindu eta zigortu beharreko gabezia handiak zeudela".

Bilbaok azaldu duenez, komisarioak emandako erantzunean baieztatu egin du "eskumena duten agintari espainiarrek (kasu honetan Eusko Jaurlaritzak) Batzordearen ikerketan behar den bezala lagundu dutela" eta "2020ko amaieran, Batzordeak ikerketaren emaitza Espainiari jakinaraziko diola".

"Errekonozimendu horrek agerian uzten du Eusko Jaurlaritzak gardentasunez jokatu duela eta ez duela ezer ezkutatzeko ez Euskadin, ez Europan, zabortegiaren kudeaketaren eta otsailaren 6an izan zen tragediaren inguruan", adierazi du ordezkari jeltzaleak.

"Prozeduren eta egitekoen berrikuspenak istripuen prebentzioa eta kontrola hobetzen lagunduko duela espero da", gaineratu du eurodiputatuak.

Albisteak (4)