Koronabirusa
Espainiako Gobernuak milioi bat musuko baino gehiago banatuko ditu EAEn eta Nafarroan
Agentziak
Udalen eta gobernuz kanpoko erakundeen artean banatuko dituzte, egoera zaurgarrienean dauden pertsonen beharrak asetzeko.
Gaurtik aurrera, Espainiako Gobernuak 1.012.000 musuko banatuko ditu Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, egoera zaurgarrienean dauden pertsonen eta funtsezko zerbitzuetan ari diren langileen artean partitzeko.
Horrelakoa izango da banaketa: Gipuzkoak 467.127 musuko hartuko ditu, Bizkaiak 276.478, Arabak 76.762 eta Nafarroak 192.000.
EAEn 820.000 maskara banatuko dituzte. Horietatik 338.367 udalek eskuratuko dituzte, eta Espainiako Gobernuak lurralde bakoitzean duen ordezkaritzaren bidez banatuko dira. Beste 482.000ak gizarte erakundeen artean banatuko dituzte —Gurutze Gorria (452.000), Caritas (6.000) eta Edeka (24.000)—. Gobernuz kanpoko erakundeek, era berean, pertsona zaurgarrien artean banatuko dituzte.
Nafarroako udalerriek 100.000 maskara hartuko dituzte; 43.000 musuko 20.000 biztanle baino gehiago dituzten udalentzat dira, eta 57.000 biztanle kopuru gutxiago dituzten udalerrientzat. Gobernuz kanpoko erakundeen artean 92.000 maskara dira banatzekoak: Gurutze Gorria (84.000) CERMIN (6.000) eta Caritas (2.000).