Itxi

Koronabirusa

Saltokietako edukiera murriztu egin du Jaurlaritzak, pilaketak saihesteko

eitb.eus

Leer en Castellano

150 metro karratutik gorako dendek eta lokalek % 60ra mugatu beharko dute edukiera.

Your browser doesn’t support HTML5 video

LABIren Aholku Batzordeak saltoki handienetako edukiera mugatzea onartu du astelehen honetan, Gabonetako erosketa garaian jende pilaketa handiak saihesteko.

Hori horrela, 150 metro karratutik gorako dendek eta lokalek % 60ra mugatu beharko dute edukiera. Saltoki handienetan solairu eta denda guztietan bermatu beharko dute edukiera hori.

Gainerako saltokiek % 75eko edukiera izango dute.

Dekretu hau astearte honetan publikatuko dute EAEko Aldizkari Ofizialean, eta asteazkenean sartuko da indarrean.

Bilera berean, LABIk Gabonetarako proposamena ere onartu du. Besteak beste, 10 pertsonako taldeak baimentzea eta konfinamendu perimetralak bertan behera uztea proposatu dute EAEko erakundeek. Asteazkenean eztabaidatuko dute Espainiako Gobernuak eta erkidegoek Gabonetarako neurriak.

Albisteak (1)

Bideoak (1)