Koronabirusaren semaforoa
Eremu berdera jauzi egitea lortu du Muskizek, EAEn kasuek gora egin badute ere
eitb.eus
Gipuzkoako lau udalerri (Andoain, Irun, Orio eta Pasaia) eremu gorritik atera dira. Bizkaian, aldiz, Arrigorriaga "maila latzenean" sartu da.
Gaur gaurkoz 13 udalerri daude eremu gorrian Euskal Autonomia Erkidegoan, COVID-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina aztertzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Gipuzkoako lau udalerri (Andoain, Irun, Orio eta Pasaia) eremu gorritik atera dira. Bizkaian, aldiz, Arrigorriaga "gune latzenean" sartu da.
Gipuzkoa da oraindik ere gehien kaltetutako lurraldea, 10 udalerri baitaude gorriz, atzo baino lau gutxiago: Aretxabaleta, Arrasate, Azkoitia, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Lezo, Ordizia eta Usurbil.
Maila laranjan daude Andoain, Astigarraga, Azpeitia, Errenteria, Hernani, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Lezo, Mutriku, Oñati, Orio, Tolosa, Pasaia, Zarautz eta Zumarraga.
Beasainek, Hondarribiak, Legazpik, Oiartzunek Urnietak, Urretxuk eta Zumaiak kolore horiari eutsi diote, eta Villabona batu zaie azken orduetan.
Bizkaian, hiru herri daude eremu gorrian: Arrigorriaga, Ermua eta Ondarroa.
Laranjan, berriz, ondorengo hauek: Abadiño, Abanto, Barakaldo, Bilbo, Elorrio, Etxebarri, Getxo, Gueñes, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapaga eta Zalla.
Eremu horian udalerri hauek daude: Abadiño, Balmaseda, Basauri, Berango, Bermeo, Derio, Durango, Erandio, Etxebarri, Galdako, Gernika, Gorliz, Leioa, Lekeitio, Mungia, Muskiz, Ortuella, Portugalete eta Zornotza.
Arabari dagokionez, Amurrio eta Laudio horian daude. Agurainek eta Gasteizek kolore laranjari eutsi diote azken orduetan.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak. Zehazki, semaforo horrek kolore berde, laranja, hori edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira: