Koronabirusaren semaforoa
Gipuzkoa eremu laranjan sartu da
eitb.eus
Araban ez da aldaketarik egon. Bizkaian, ostera, Durangok eta Zornotzak ezin izan diote maila horiari eutsi. Sestaok, aldiz, laranjatik horira dagoen langa gainditzea lortu du.
Gaur gaurkoz 12 udalerri daude eremu gorrian Euskal Autonomia Erkidegoan, COVID-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina aztertzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Gipuzkoa eremu laranjan sartu da azken orduetan.
Gipuzkoa da oraindik ere gehien kaltetutako lurraldea, 9 udalerri baitaude gorriz, atzo baino bat gutxiago: Aretxabaleta, Arrasate, Azkoitia, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Lezo eta Ordizia.
Maila laranjan daude Andoain, Astigarraga, Azpeitia, Errenteria, Hernani, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Lezo, Mutriku, Oñati, Orio, Tolosa, Pasaia, Usurbil, Zarautz eta Zumarraga.
Beasainek, Hondarribiak, Legazpik, Oiartzunek, Urnietak, Urretxuk, Villabonak eta Zumaiak kolore horiari eutsi diote, eta Oñati batu zaie azken orduetan.
Bizkaian, hiru herri daude eremu gorrian, atzo beste: Arrigorriaga, Ermua eta Ondarroa.
Laranjan, berriz, ondorengo hauek: Abadiño, Abanto, Barakaldo, Bilbo, Durango, Elorrio, Etxebarri, Getxo, Gueñes, Santurtzi, Trapaga, Zalla eta Zornotza.
Eremu horian udalerri hauek daude: Balmaseda, Basauri, Berango, Bermeo, Derio, Erandio, Galdako, Gernika-Lumo, Leioa, Lekeitio, Mungia, Ortuella, Portugalete, Sestao, Sopela eta Zornotza.
Gainera, badira bi herri eremu berdean: Gorliz eta Muskiz.
Arabari dagokionez, Amurrio eta Laudio horian daude. Agurainek eta Gasteizek kolore laranjari eutsi diote azken orduetan.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak. Zehazki, semaforo horrek kolore berde, laranja, hori edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira: