Koronabirusaren semaforoa
Zazpira jaitsi dira EAEn eremu gorrian dauden udalerriak
eitb.eus
Araban ez da aldaketarik egon. Bizkaian, ostera, Mungiak ezin izan dio maila horiari eutsi. Durangok, Elorriok eta Etxebarrik, aldiz, laranjatik horira dagoen langa gainditzea lortu dute.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaur-gaurkoz zazpi udalerri daude eremu gorrian Euskal Autonomia Erkidegoan, COVID-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina aztertzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera.
Gipuzkoa da oraindik ere okerren dagoen lurraldea, bost udalerri baitaude gorriz, ostiralean baino lau gutxiago: Arrasate, Bergara, Donostia, Eibar eta Ordizia. Aretxabaleta, Azkoitia, Deba eta Elgoibar eremu laranjara jaitsi dira kasuen beherakadaren ondoren.
Aipatutakoez gain, Azpeitia, Beasain, Errenteria, Irun, Lasarte-Oria, Mutriku, Oñati, Pasaia, Tolosa, Usurbil eta Zarautz daude eremu laranjan.
Andoain, Astigarraga, Hernani, Hondarribia, Lazkao, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Orio, Urnieta, Urretxu Villabona, Zumaia eta Zumarraga eremu horian daude.
Bizkaian, bi herri daude eremu gorrian, bat gutxiago: Arrigorriaga eta Ermua.
Eremu laranjan daude Abadiño, Abanto Zierbena, Amorebieta-Etxano, Barakaldo, Bilbo, Mungia, Ondarroa, Santurtzi, Trapagaran eta Zalla.
Gainera, Derio, Balmaseda, Basauri, Berango, Bermeo, Durango, Elorrio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Sestao eta Sopela eremu horian daude.
Eremu berdean herri bakarra dago: Gorliz.
Arabari dagokionez, Amurrio eta Laudio eremu horian daude, eta Agurainek eta Gasteizek kolore laranjari eutsi diote.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak. Zehazki, semaforo horrek kolore berde, laranja, hori edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira: