Koronabirusaren semaforoa
Arrasate, Arrigorriaga, Eibar, Ermua eta Ordizia, eremu gorritik ezin irtenda
eitb.eus
Bergarak eta Donostiak, aldiz, eremu laranjan sartzea lortu dute azken orduetan.
Gaur-gaurkoz bost udalerri daude eremu gorrian Euskal Autonomia Erkidegoan, COVID-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina aztertzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera: Arrasate, Arrigorriaga, Eibar, Ermua eta Ordizia.
Gipuzkoan egoerak hobera egin du, hiru udalerri baitaude gorriz, astelehenean baino bi gutxiago: Arrasate, Eibar eta Ordizia. Bergara eta Donostia eremu laranjara jaitsi dira kasuen beherakadaren ondoren.
Aipatutakoez gain, Aretxabaleta, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Deba, Elgoibar, Errenteria, Irun, Lasarte-Oria, Mutriku, Oñati, Pasaia, Tolosa, Usurbil eta Zarautz daude eremu laranjan.
Andoain, Astigarraga, Hernani, Hondarribia, Lazkao, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Orio, Urnieta, Urretxu Villabona, Zumaia eta Zumarraga eremu horian daude.
Bizkaian, atzo bezala, bi herri daude eremu gorrian: Arrigorriaga eta Ermua.
Eremu laranjan daude Abadiño, Abanto Zierbena, Amorebieta-Etxano, Barakaldo, Bilbo, Mungia, Ondarroa, Santurtzi, Trapagaran eta Zalla.
Gainera, Derio, Balmaseda, Basauri, Berango, Bermeo, Durango, Elorrio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Sestao eta Sopela eremu horian daude.
Eremu berdean herri bakarra dago: Gorliz.
Arabari dagokionez, Amurrio eta Laudio eremu horian daude, eta Agurainek eta Gasteizek kolore laranjari eutsi diote.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak. Zehazki, semaforo horrek kolore berde, laranja, hori edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira: