Itxi

Koronabirusa

Baheketa Aramaion eta Arrasaten, astelehenetik ostiralera bitartean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Debagoieneko ospitalean egingo dituzte PCR testak, 08:00ak eta 20:00ak bitartean. Emaitzak SMS mezu bidez jakinaraziko dituzte.

Baheketak Aramaion eta Arrasaten. EiTBko bideo batetik ateratako artxiboko irudia.

Osakidetzak baheketa masiboa egingo du Aramaioko eta Arrasateko 6 urtetik gorako herritarren artean, covid-19 kasuak atzemateko.

Horregatik, iragan ostiraletik aurrera PCR proba egiteko txanda hartu behar zuten bi udalerri horietako bizilagunek, Arrasateko osasun zentrora (943 03 52 50) edo Osasun Kontseilura deituta ( 900 20 30 50).

Debagoieneko ospitalean egingo dituzte PCR testak, abenduaren 14tik 18ra, 08:00ak eta 20:00ak bitartean. Emaitzak SMS mezu bidez jakinaraziko dituzte.

Bi herri horietako ikastetxeetan matrikulatuta dauden ikasleek ez zuten hitzordurik hartu behar, zentroa bera arduratuko baitzen horretaz.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Albisteak (3)