Itxi

Nafarroako Pirinioak

Elur-jausi bat izan da Belaguan, alerta horia kendu eta gutxira

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Juan Pitotik gertu izan da elausoa. Elur-jausien arrisku baxuagatik alerta horia ordu batzuk lehenago kendu du Estatuko Meteorologia Agentziak.

Elur-jausia Belaguan, Juan Pitotik gertu. Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak.

Elur-jausi bat izan da goizean, Belaguan, Juan Pitotik gertu, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez. Elausoak ez du inor harrapatu.

Elur-jausien arrisku baxuagatik ezarritako alerta horia ordu batzuk lehenago kendu du AEMET Estatuko Meteorologia Agentziak.

Nafarroako suhiltzaileek Twitter sare sozialean jakitera eman dutenez, helikoptero batek elausoaren gainetik hegan egin eta zonaldea behatu du; izan ere, pertsona batek mendizale batzuk hurbil ikusi dituela jakinarazi du.

Erreskate taldeak, aldiz, ez du arrastorik ikusi ibilbidean, ezta elausoaren inguruan ere. Ondorioz, abisua eman duten pertsonekin berriro hitz egin ostean, parkera itzuli dira.

Albisteak (3)