Itxi

GABONETAKO LOTERIA

Maskarak, manparak eta segurtasun-distantzia egongo dira Gabonetako zozketan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

San Ildefonsoko umeek sariaren bolak abesten dituzten bitartean soilik erantzi ahal izango dute maskara. Gainera, agertokian egongo diren pertsona guztiek antigeno proba egingo dute.

2018ko Gabonetako loteriaren zozketa. Argazkia: EFE

Pandemia abenduaren 22ko Gabonetako loteriaren zozketan ere nabarituko da. San Ildefonsoko umeak eta zozketan parte hartzen duten guztiak maskara jantzita joan beharko dira Errege Antzokira, eta, gainera, agertokian egongo diren guztiek antigeno test bat egin beharko dute.

Loterías y Apuestas del Estado (LAE) Errege Antzokiarekin eta San Ildefonsoko egoitzarekin lanean aritu da, osasun segurtasuneko eta prebentzioko neurriak hartuko dituen protokolo bat sortzeko, zozketara joango diren guztien ongizatea bermatzeko.

Horien arabera, San Ildefonsoko umeek sariaren eta zenbakiaren bolak abesten dituztenean bakarrik kendu ahal izango dute maskara, eta bi metroko segurtasun-tartea izango dute euren artean.

Langileen segurtasuna bermatzeko, bonboen artean ohi baino tarte handiagoa egongo da eta zozketa horretan partzen duten profesionalak bereizteko manparak jarriko dituzte. Gainera, presidentearen mahaia lau kidek osatuko dute aurten —bost izan beharrean—gutxieneko segurtasun-tartea izateko.

Loterias y Apuestas del Estadok jakinarazi duenez, aurtengo zozketa publikorik gabe egingo da, eta hedabideentzako edukiera % 50 murriztuko da.

Albisteak (2)

Bideoak (1)